Teknologia albisteak

Dubaiko COP28-k zer eman zuen azaltzeko mintegia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-01-25 : 16:51

Klima-aldaketari aurre egiteko Nazio Batuen 28. Konferentzia (COP28) 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 13ra bitartean egin zen Dubain, Arabiar Emirerri Batuetan. Gailurra hitzordu garrantzitsua eta pl,emikoa zen, besteak beste, lehen balantze globala onartu behar zelako. Balantzeak zein puntutan gauden aztertu, behar nagusiak zeintzuk diren ikusi eta Parisko Akordioaren helburuak betetzeko bide orria ezarri behar zituen. COP28k zer eman zuen azaltzeko, mintegia antolatu du EHUk datorren otsailaren 1erako Donostian.

COP28 "lehen balantze globalaren" onarpenarekin amaitu zen. Funtsezko beste gai batzuk ere onartu ziren: klima-aldaketaren inpaktuen aurrean egokitzeko helburu globala, herrialde ahulenek nozitu dituzten galerei eta kalteei aurre egiteko funtsa abian jartzea edo bidezko trantsizioari buruzko lan-paketea... Horiexek zer diren eta zer eragin izango dute saiatuko da argitzen mintegi hau.

Hitzordua datorren ostegunean, otsailaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan izango da, Donostiako Miramar Jauregian. Hizlariak izango dira:

Hitzaldia online ere jarraitu ahal izango da ZOOM bidez. Baina parte hartu nahi baduzu eman izena mesedez web orri honen bitartez

Irudia, Dubai Cop28, Wikimedia Commons.

Erantzun

Sartu