Teknologia albisteak

Gamiz eta Fikako gazteek irabazi dute Gurot finala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-29 : 15:43

Joan den ostiralean izan zen, iragarri bezala, Gurot app/jokoaren finala Bilbon, San Mamesen, eta  Gamiz-Fikatarrak taldea suertatu zen irabazle. Taldekako lehia amaitu da final handiarekin, baina Gurot-en jokatzea dago oraindik, egunero, aplikazioa Android eta iPhone/iOS bertsioetan erabiliz. Bizkaiko udaletako euskara zerbitzuen Alkarbide koordinazio bilguneak kudeatzen du Gurot, eta aplikazioaren eta Gurot.eus webgunearen egungo bertsioa CodeSyntax-ek egin du, Sustatu egiten duen enpresak.

Ostiralean egindako finalean 12 multzotan 36 taldek parte hartu zuten, eta hauxe izan zen emaitza:

  1. saria (37.107 punturekin) Mungiako eskualdeko Gamiz-Fikatarrak taldea.
  2. saria (31.950 punturekin) Getxoko Erjeie taldea.
  3. saria (30.231 punturekin) Txorierriko Deriokoak taldea irabazlea.
  4. saria (29.353 puntuekin) Erandioko Hirukotea taldea izan zen irabazlea.

Sari politak eroan dituzte, Madrilgo Warnerrean, Irri Sarri Landen edo Biarritzeko Cité de LóCeanen esperientziak irabazi edota Athleticeko Museoa ikusteko sarrerak.

Finalera iristeko, 36 taldeek lehia pasatu behar izan dute jokoan.  3.200 parte-hartzaile izan ditu azken urte honetan, eta martxoan eta apirilean izan den taldekako fasean, 221 talde osatu ziren hainbat ikastetxe, herri eta eskualdetan, talde bakoitza hiru gaztez osatuta. Horien artetik joan ziren onenak San Mamesera.

Hona finaleko talde irabazleak:

Erantzun

Sartu