Teknologia albisteak

Go!Azen: zortzi urteren buruan, beste denboraldi bat

Erabiltzailearen aurpegia
2016-09-20 : 13:32

Dagoeneko zortzi urte igaro dira ‘Go!Azen’ filma eta ondorengo telesaila estreinatu zirenetik. Haren jarraipena, 2. fenboraldia, ETB1ek irail honetan estreinatuko du. grabaketan tartetxo batez muturra sartzeko aukera izan du Gaztezulok. Ikasleak irakasle bihurtu dira, eta...

Telesaila: Go!Azen
Katea: ETB1
Ekoizlea: Pausoka Entertainment
Zuzendaria: Jabi Elortegi
Estreinaldia: Irailak 14
Protagonistak: Barbara Rivas, Ramon Agirre, Karmele Larrinaga, Borja Uribesalgo, Inma Fernandez, Markel Gajate, Lorea Iribar, Aritz Mendiola, Miren Arrieta, Haritz Morrás, Ainhoa Larrañaga, Asier Burguete, Oihan Moreno

Dagoeneko zortzi urte igaro dira ‘Go!Azen’ filma eta ondorengo telesaila estreinatu zirenetik; denbora igaro da, eta orduko gaztetxo horiek hazi egin dira, baina bertan dirau barnetegiak. Zertan ote dabiltza Zuzen irakaslea, Irati Ibarbia eta Basakabiko gainontzeko protagonistak? Ikasleak irakasle bihurtu dira, eta gaztetxo talde berri batek ilusio handiz igaroko du uda Basakabin, musika, dantza, abenturak eta amodio istorioak bizitzeko prest.

ETB1ek hilabete honetan estreinatuko du telesail arrakastatsuaren bere bigarren denboraldia, baina estreinaldia iritsi aurretik, grabaketan tartetxo batez muturra sartzeko aukera izan dugu; Donostiako El Pinar jauregi eder eta misteriotsuan izan gara (telesaila Donostian eta Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaben komentuan grabatzen ari dira), eta bertan telesail baten muntaketa ikusi eta protagonistekin hitz egiten ibili gara.

Bertan ikusi dugu Zuzen irakaslea (Ramon Agirre) ohiko zorroztasunez Basakabi zuzentzen; aurpegi berriak ere sumatu ditugu irakasleen artean, hala nola, Irati Ibarbia (Barbara Rivas), aurreko denboraldiko ikasle ohia. Haiekin batera, maiatzean egindako casting erraldoitik ateratako 10 gaztek osatzen dute ikaslego berria, eta ilusio handiz ari dira esperientzia berri hau bizitzen.

Harrituta utzi gaitu grabaketak eskatzen duen profesionaltasun mailak; 16 eta 22 urte bitarteko neska-mutil kuadrilla gogor ari da lanean; askorentzat lehen aldia da aktore lanetan, baina atzetik duten lan taldeak ez du atsedenik hartzen, eta bikaintasuna helburu, behar diren guztietan errepikatzen dituzte eszenak. Kristina Pernal, Pausokako ekoizleak egin digu ongi etorria setean; dagoeneko bost aldiz errepikatu duten grabaketa zati bati begira gaudela kontatu digu oso ohikoak direla horrelakoak: “Errepikapenak beti daude, sekuentziaren arabera. Ohiko eszena bat bost-hamar aldiz errepikatzen dugu, baina dantza edo musika sekuentziak direnean asko luzatu daiteke kontua; aurrekoan, lau ordu igaro genituen dantza zati bat grabatzen!”.

IRAKURRI GEHIAGO: GAZTEZULO.EUS

Erantzun

Sartu