Teknologia albisteak

GAZTEZULO 178. aurrerapena

Erabiltzailearen aurpegia
2016-11-07 : 14:21

Udazkeneko kolorez jantzi dugu GAZTEZULO azaroan; 178 alearen aurrerapena duzu jarraian! Hilabete honetan Niña Coyote eta Chico Tornado musikari bikotea elkarrizketatu dugu. Koldo Soret eta Usua De La Fuente, Ursula Strong bikoteak osatzen du rock taldea. 2012an hasi ziren gitarra, ahotsa eta bateriaz jositako soinu desertikoak eraikitzen eta gaur egun ‘Pozoi Records’ disketxea sortu eta nazioarte mailan ibiltzen dira euren erritmo gordina eta riff sakonak jaialdiz jaialdi jorratuz.

Gainera, Galder Izagirrek zuribeltzeko begirada galduen irudi sorte ederra ekarri digu BEGIRADARI HAMAIKA BIDE  izeneko erreportaje fotografikoan.

Ezagutzen al duzu ZAPOREAK proiektua? Chios irla greziarrera iritsitako errefuxiatuei duintasunaren errezeta prestatzen diete Intxaurrondoko elkarte gastronomiko bateko boluntarioek.

Negua badator! Sekulako aztoramena eragin du HBOren Game Of Thrones telesailak Zumaian; herrian izan duen inpaktua aztertu dugu.

Twitter oihaneko errege den Martin Kitto tximu bihurriaren sekretuak aireratu ditugu Sexumatoian! Eta Zulobero kontaketa erotikoen atala bero-bero jarri da Karlos Gorrindoren istorioarekin!

Ez galdu hilabete honetako lehiaketa! Hotzik ez duzu sentituko Astoreren OKER sudaderarekin! Sartu gaztezulo.eus webgunean eta erantzun hilabete honetan proposatzen dizugun galderari. EZIN ERRAZAGOA!

Eta gogoratu! Kontzertuetarako sarrerak, arropa, osagarriak, diskoak, liburuak eta beste hainbeste opari nahi badituzu, GAZTEZULOko harpidedun baino ez duzu egin behar; urtean 22 euro besterik ez dira. ZEREN ZAIN ZAUDE?

Erantzun

Sartu