Teknologia albisteak

Aritz Galarraga: "Gizarte baten osasunarentzat ez dago gauza kaltegarriagorik jende akritiko, onbera eta esanekoa baino"

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-20 : 11:22

Hondarribitarrak hamarkada bat beteko du aurten Bartzelonan, eta 2007az geroztik Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) euskal ikasketen lektorea da. Bigarren hanka Euskal Herrian du ordea, hainbat iritzi kritikari gisa aritzen baita. Kazetaritzaz, literaturaz, kataluniako prozesuaz... solastu gara berarekin.

Nola gogoratzen dituzu Bartzelonara iritsi zineneko urteak?
Niretzat aurkikuntza bat izan zen Bartzelonara etortzea eta ikustea zeinen desberdina den hemengo bizimodua Euskal Herrikoarekin alderatuta. Hain gertu egonik, bi gizarteen arteko desberdintasunak harritu ninduen. Hemen harri bati ostiko bat jotzen diozu eta dozenaka pentsalari ateratzen dira. Agian izango da Euskal Herrian urte askotan beste gauzetara dedikatu izan garelako, baina alde ederra dago.

Antza, euskal ikasketak gauzatzeko interes handia egon da tradizionalki Bartzelonan. Zein izan da bilakaera?
Unibertsitatea bera aldaketa garai batean dago, eta Boloniaren harira asko aldatu dira ikasketa unibertsitarioak azken urteotan. Hasieran, arrakasta zuen euskarak berak, eta urtero 150 ikasle inguru biltzen genituen. Ondoren, aldiz, Boloniako sistemara egokitu behar izan genuen programa, eta orduan sortu zen orain ezagutzen dugun mínorra.

Aurten sortu duzue Bartzelonan euskal irakurleen kluba. Nola doa?
Egia esan, erantzuna oso ona izaten ari da. 25 plaza eskaini genituen hasieran eta denak betetzeaz harago, jendea kanpoan gelditu behar izan zen. Beraz, izan ditugun zailtasunak gora-behera, esperientzia oso ona izaten ari da. Adibidez, hilaren 26an Harkaitz Cano izango dugu hemen.

Egin dezagun jauzi, literaturatik telebistara. Nolakoa izan beharko luke euskal telebista publikoak?
Lehenik eta behin, publikoa, eta publikoa izateak esan nahi du egon beharko lukeela gizarte baten zerbitzurako. Alegia, funtzio publikoa bete beharko lukeela eta ez aldian aldiko agintarien menpe egon. Bestalde, eduki aldetik bide propioa markatu beharko luke modu sendoago batean. Orokorrean audientziei begira egoten gara, baina telebista publiko batek zerbait ona badu da merkatuaren legeen menpe ez dagoela. Ez du audientzia zertan kosta ala kosta bilatu. Beraz, gaur egun imitatzen dituen ereduek alboratu eta telebista publiko baten zeregina hartu beharko luke serioago.

(...)

ELKARRIZKETA OSOA: GAZTEZULO.EUS-en

Erantzun

Sartu