Nekeari aurre egiteko, tentsiotik ihes egiteko, konfiantza nahiz ziurtasuna areagotzeko, arriskuaren hautematea distortsionatzeko, galdeketetan presoak aitortzara behartzeko... asko eta askotarikoak dira testuinguru belikoetan drogek bete dituzten funtzioak.
Historian zehar, guda askotan, tropek drogak erabili izan dituzte eta egun erabiltzen dituzte oraindik. Maiz Estatuek bideratu eta erraztutako kontsumo honek etsai nahiz tropen kontrol fisiko eta mentala izaten du helburu.
Horren adibideetako bat, nazismoan dugu. Soldadu alemaniarren errendimendua optimoa izan zedin Pervitin izeneko metanfetamina-hidroklorikodun konprimituak hartzen zituzten besteak beste, Pervitinak alertan egotea ahalbidetzen zielako, kontzentrazioa eta konfiantza handitzen zuelako, arriskuarekiko hautematea txikitzen zuelako, nekea, logura, gosea, egarria eta mina gutxitzen zielako.
Bestalde, galdeketetan egia aitortzeko droga bat asmatu nahian ibili ziren hainbat herritan. Ezagunak dira CIAren esperimentuak eta proiektuak, LSDarekin besteak beste, honek kontzientzia asaldatzen duelako, aluzinazioak sor ditzakeelako, zentzumenen hautematea eraldatzen duelako…
Gehiago irakurri... GAZTEZULO.EUS
Erantzun
Sartu