Aplikazio oso ezberdinak dira, baina hirurek pertsonen arteko komunikazioa dute ardatz. Pokemon Go jokoari esker, gazteak –eta ez hain gazteak– sofatik altxa eta hiriko txoko guztietan biltzen hasi dira. Instagram Storiesen bidez, gustuko genuen pertsonek argazkietatik salto egin eta bideo bidez beraien egunerokoa ikusteko aukera dugu eta Google Duo bideo deiekin gure lagunen arteko komunikazioa azkarragoa eta aberatsagoa bihurtu dezakegu. Baina, goazen aplikazio bakoitza harago aztertzera. Zer dago bakoitzaren atzean?
Pokemon Go
Urteak daramagu errealitate areagotuaz hitz egiten, baina gutxitan aurkitu dugu teknologia honetan oinarritutako proiektu arrakastatsurik. Joko honek errealitate areagotuari bultzada handia eman diola esan daiteke, eta 360ºko grabaketak egiten dituzten kameren bilakaera ikusita, errealitate areagotuaren etorkizuna oparoa izango da seguru.
Pokestopez –Pokeparada gaztelaniaz– eta gimnasioz bete da gure ingurua. Jadanik, badira dirua ordaintzen dutenak, beraien negozioa pokestop edo gimnasio bilakatzeko, eta Pokemonak harrapatzeko jendeak egindakoak kontatzen diren istorio harrigarriak ez dira gutxi Interneten.
Ezin dut gaia aldatu hausnarketarako galdera batzuk planteatu gabe. Konturatu zarete, joku honek gazteak –eta ez hain gazteak– toki jakin batzuetan biltzera bultzatu dituela? Joko honek, jende asko behartu duela hainbat leku zehatz bisitatzera? Zein erraza den gaur egungo teknologia erabilita jende asko gutxi batzuen kontrolpean egotea! Telebistak kontzientziak alda ditzakeen bezala, Internet gure egunerokotasuna erabat aldatzen ari da.
- GEHIAGO IRAKURRI: GAZTEZULO.EUS
Erantzun
Sartu