Teknologia albisteak

Elhuyar

Erabiltzailearen aurpegia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu

Erabiltzailearen artikuluak

Hainbat erakundek INSPIRA manifestua sinatu dute, zientzia eta teknologiaren esparruan emakumeen partaidetza bultzatzeko

2017-12-03 : 10:31

Mundu global eta askotarikoan, berdintasunean sakontzeko beharra dagoen batean, bizi gara. Bereziki kezkatzen gaitu generoaren eta teknologiaren arteko etenak. Hori dela eta, azaroaren 27an, Ada Byronen heriotzaren 165. urteurrenarekin bat etorriz INSPIRA manifestua: Neskei eta emakumeei zientziaren eta teknologiaren esparruak zabaltzen aurkeztu du Deustuko Unibertsitateak.

Teknopolisen erreportaje bat, ASEBIO Sariaren irabazle

2017-11-18 : 11:36

CRIPSR/Cas9 genoma editatzeko teknikari buruzko erreportajea da saritua. Bioteknologiaren komunikazioa eta dibulgazioa saritzen du ASEBIOk, eta Telebista eta Irratia kategorian saritu du Teknopolisen erreportajea.

Atzo, azaroak 16, inauguratu zen Bilboko Bizilabe gunea

2017-11-17 : 12:26

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendariak, atzo inauguratu zuten BIZILABE-BILBAO, Euskal Herrian gazteentzat abian jarritako ikerketa eta aisia adimenduneko lehenengo zentroa. Elhuyarrek eta Bilboko Udalak sustatutako ekimena da, 12 eta 17 urte bitarteko gazteak ikerkuntzaren, zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzeko asmoz, aisia ardatz hartuta.

“Ibaien paisaiak” lehiaketako irabazleak

2017-11-15 : 08:40

#Ernestobanpiroa eta @birasuegi izan dira urrian zehar Wikipedia.eus eta OndareBideak proiektuak antolatutako “Ibaien inguruko paisaiak” lehiaketako irabazleak. Parte hartzeko bi bide proposatu ziren. Alde batetik, artikuluen edizio edo sorkuntza, eta hor #Ernestobanpiroa izan da puntu gehien lortu dituena. Beste aukera artikuluak irudikatzeko argazkiak bidaltzea zen; Beñat Irasuegiren argazki bat izan da atal horretan aukeratua: “Ibaizabal Bilboko udaletxea eta Oteizaren esfera desokupatuaren parean”. Egilea: Beñat Irasuegi Ibarra @birasuegi. Lizentzia: CC BY-SA 4.0.

Wolfram Deunaren jaia, algaraz, zientziaz eta sorpresaz beteta

2017-11-10 : 16:11

Bergarako Zabalotegi aretoa hartu dute zientziak eta umoreak, Wolfram Deunaren jaian. Hirugarren urtez antolatu du Elhuyarrek ekitaldi hori, Bergarako udalaren Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien barruan, eta, aurten ere, herriko zein kanpoko jendea erakarri du.

Wolfram deunaren jaia (euskal zientzilarion jaia), bihar Bergaran

2017-11-08 : 09:41

Hemen da Wolfram Deunaren jaia, euskal zientzialarion zaindari apokrifoa. Aurten ere Bergaran elkartuko gara, ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa egiteko, Bergarako udalak antolatutako ZTB jardunaldien barruan. Azaroaren 9an izango da, Zabalotegi aretoan, 19:30ean.

1

Aldaketa nabarmenak Euskalbar berrian

2017-10-30 : 15:13

Euskalbar euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza-baliabideak (corpusak, zuzentzaileak...) kontsultatzeko Firefox-erako gehigarri bat da. Software librea da, hainbat pertsonaren artean elkarlanean garatutakoa. Oso erabilgarria izaki, estimatua eta arrakastatsua da erabiltzaileen artean. Firefox 57 bertsioa erabat berrituta argitaratuko denez, Euskalbar ere goitik behera aldatu behar izan da. Azken bertsio hau aldaketa nabarmenekin datorkigu.

Zientzia eta teknologiaren alorreko CAF-Elhuyar sariak abian

2017-10-31 : 11:31

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2018ko otsailaren 15era arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. Aurten ere izango da NEIKER sari berezia, lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat.

"RRI eta hezkuntza" trebakuntza-saioa, astelehenean Bilbon

2017-10-14 : 08:51

Datorren astelehenerako, urriak 16, Elhuyar Fundazioak eta CRECIMek (Centre de Recerca per a l’Educació Cientifica i Matemàtica) "RRI eta hezkuntza" trebakuntza-saioa antolatu dute Euskal Herriko ikertzaile eta irakasleentzat. Saioa BEAZ Bizkaian izango da (Bilbon). Oraindik ere izena emateko garaiz zabiltza, beraz, parte hartu nahi baduzu, eman izena!

Aisia-programa esperimental bat ikasleen artean zientzia eta teknologia sustatzeko

2017-10-07 : 11:43

Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak programa esperimental bat jarriko dute martxan, 12 urtetik 17ra bitarteko —Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko— ikasle gazteen artean ikerketa, zientzia eta teknologia sustatzeko; programa horretan, aisia erabiliko da gazteak erakartzeko foku nagusitzat. Izen-ematea jada zabalik da, eta urriaren 18an izango da lehenengo tailerra. Hemen informazio gehiago eta izen-ematea egiteko orria.

“Ibaien inguruko paisaiak” hitz eta iruditan #EHDs

2017-10-03 : 17:46

Urrian eta 26. urtez, Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira Europako 50 herrialdetan, ondarea balioan jarri eta herritarrei gerturatzeko helburuarekin. Aurtengo deialdirako aukeratuko gaia “Gure paisaien eraikuntza” izan da. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta OndareBideak proiektua gauzatu duten Elhuyar Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzak ekintza honekin bat egin eta, hilabete osoan zehar, lehiaketa bat antolatu dute: “Ibaien inguruko paisaiak” hitz eta iruditan. Gaia mugatu eta horrekin zerikusia duen artikuluen zerrenda osatu dute.

Badator TEKNOPOLIS saioa, ikuslea harritzeko asmoz

2017-09-26 : 10:29

Gaur goizean aurkeztu da Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria. Hain zuzen, hogeigarren denboraldia izango da, eta asteburu honetan abiatuko da, ETB1ean eta ETB2an. ETB1en larunbatero emango da, 13:30ean, eta ETB2n, berriz, igandero, 09:30ean.

Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2017-2018: izen-ematea zabalik!

2017-09-25 : 08:18

2017-2018ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da jada. Izena ematea doan da, eta oso erraza: sartu webgune berrian eta segi jarraibideei. Irailaren 25etik aurrera izena emateko epea zabalik dago. Zientzia Azokaren festa Bilbon egingo da 2018ko apirilaren 21ean.

Martxan da Norteko Ferrokarrilla. Entzun Euskadi Irratian

2017-09-08 : 11:44

Ostiral honetan (irailak 8) abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.

Elhuyarren esperimentu-liburu berria

2017-09-04 : 09:42

4-8 urteko neska-mutikoentzako esperimentu-liburu berria kaleratu du Elhuyarrek. Esperimentu-liburu hau ez da denbora pasatzeko soilik. Liburu honek guraso eta irakasleak gidatu egiten ditu haurrek pentsaera zientifikoa gara dezaten. Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapena dokumentatzeko eta behar bezala emateko beren aurkikuntzen berri.

Nesken artean bokazio teknologikoa sustatu

2017-08-07 : 09:36

Inspira proiektuaren 2. edizioa aurkeztu da Donostian. Ekimena aitzindaria da EAEn, eta nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea du helburu, sentsibilizazio eta orientazio ekintzez baliatuz. Ekintza horiek ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume profesionalek bideratzen dituzte.

Itzulpen automatikoa hobetzeko proiektu bat jarri dute abian Eroskik, Elhuyarrek eta EHUk. Hartu parte!

2017-07-26 : 09:18

Gero eta gehiago erabiltzen dira itzultzaile automatikoak gaur egun, baita gaztelaniatik euskarara itzultzeko ere. Hala ere, euskarari dagokionez, itzultzaile horien emaitzak urrun samar daude oraindik giza itzultzaileen emaitzetatik, oro har. Sistema horiek hobetzeko, trebatu egin behar dira makinak, eta horretan ari gara, elkarlanean, EHUko Ixa ikerketa-taldea, Eroski Fundazioa eta Elhuyar. Hiru urteko proiektu esperimental bat abiatu genuen 2015ean, Matxin ES-EU (gaztelania-euskara) itzultzaile automatikoa, kode irekikoa, hobetzeko.

INSPIRAren 2. edizioa aurkeztu da, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko

2017-07-05 : 13:00

Deustuko Unibertsitateak uztailaren 3an aurkeztu du INSPIRA proiektuaren bigarren edizioa. Proiektua Deustuko Unibertsitateak bultzatua da, Elhuyarren eta Innobasque-ren laguntzarekin; Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban garatuko da proiektua, hiru foru-aldundien babesarekin. Ekimen hau bide-urratzailea da, eta neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea du helburu. Horretarako, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzak egiten dituzte, ikerketa-, zientzia- eta teknologia esparruetako emakume profesionalen laguntzarekin. Lehenengo aldia da STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) bultzatzeko talde-mentoringa erabiltzen dela.

ElkarOla: hizkuntza- eta hizketa-teknologien alorreko ikerketa estrategikoa

2017-06-20 : 12:58

ElkarOla ikerketa-proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren atzo Usurbilen, Elhuyarren egoitzan egindako ekitaldian. VICOMTECH-IK4 eta TECNALIA zentro teknologikoek, UPV/EHUko Aholab eta IXA ikerketa-taldeek eta Elhuyarrek osatutako partzuergoak egin du ikerketa, bi urtez (2015-2016), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak diruz lagunduta eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestuta. Eusko Jaurlaritzaren RIS3ko arloetarako irtenbide praktikoak izan ditu helburu ikerketa-proiektu estrategikoak. Hiru demo garatu dira: lurraldearen alorrerako, bezeroen arreta-zerbitzurako elkarrizketa-agente bat; biozientzien eta osasunaren alorrerako, osasun-arloko termino eta erlazioen bilatzaile bat; eta fabrikazio aurreratuaren alorrerako, adituaren eta langilearen arteko telelaguntza-sistema bat, denbora errealean funtzionatzen duena.

Erdu euskarara, gure altxorrik preziatuenera!

2017-06-01 : 08:38

Maiatzaren 26an, hogeita hamar bat herritar etorri ziren Iurretako II. Mintzopotera, euskaraz eta euskarari buruz berba egiteko. Aurtengo helburua izan da euskaldun berriak eta jatorri askotariko herritarrak euskaldun zaharrekin elkartzea. Mintzopotearen bidez, euskaldunen arteko sareak josi nahi izan ditugu, baita batzuen eta besteen bizipenak partekatzeko aukera eman ere. Parte-hartzaileak bi orduz aritu ziren kontu-kontari, 5 mahaitan antolatuta eta World Kafe metodologiaren laguntzaz. Saioa Elhuyar Aholkularitzako teknikariek bideratu zuten, Euskararen Aholku Batzordeko kideen laguntzarekin.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››