Teknologia albisteak

“Ibaien paisaiak” lehiaketako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-14 : 14:28

#Ernestobanpiroa eta @birasuegi izan dira urrian zehar Wikipedia.eus eta OndareBideak proiektuak antolatutako “Ibaien inguruko paisaiak” lehiaketako irabazleak. Parte hartzeko bi bide proposatu ziren. Alde batetik, artikuluen edizio edo sorkuntza, eta hor #Ernestobanpiroa izan da puntu gehien lortu dituena. Beste aukera artikuluak irudikatzeko argazkiak bidaltzea zen; Beñat Irasuegiren argazki bat izan da atal horretan aukeratua: “Ibaizabal Bilboko udaletxea eta Oteizaren esfera desokupatuaren parean”. Egilea: Beñat Irasuegi Ibarra @birasuegi. Lizentzia: CC BY-SA 4.0.

Biek jasoko dituzte Elhuyar Fundazioak eta Eusko Ikaskuntzak eskainitako sari hauek: 4 liburu, 2 DVD eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urtebeteko harpidetza digitala. Eta ez hori bakarrik! Datozen egunetan, jaso diren argazki guztiak OndareBideak plataforman ikusgai egongo dira, eta, horiek erabilita, zenbait ibilbide sortuko ditugu. Adi egon!

Zuen laguntzaz, gure ibaien inguruko eraikinak, guneak eta bestelako edukiak aberastu ahal izan ditugu, baita eduki horiek guztiak argazkien bidez irudikatu ere.

Lehiaketan parte hartu duten beste argazki batzuk ikusteko, sakatu hemen.

Erantzun

Sartu