Teknologia albisteak

"RRI eta hezkuntza" trebakuntza-saioa, astelehenean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
2017-10-12 : 11:51

Datorren astelehenerako, urriak 16, Elhuyar Fundazioak eta CRECIMek (Centre de Recerca per a l’Educació Cientifica i Matemàtica) "RRI eta hezkuntza" trebakuntza-saioa antolatu dute Euskal Herriko ikertzaile eta irakasleentzat. Saioa BEAZ Bizkaian izango da (Bilbon). Oraindik ere izena emateko garaiz zabiltza, beraz, parte hartu nahi baduzu, eman izena!

Saioaren helburuak

  • Aztertzea RRI (Responsible Research and Innovation) zer den eta nola eragin daitekeen ikasleengan eta irakasleengan ikertzaile profesionalen alorretik.
  • Hausnartzea nola erantzun diezaioketen horri Elhuyar Zientzia Azokak eta antzeko ekimenek.
  • Nahiz eta ikasleengan eragin positiboa izan irakasleen eta ikertzaileen arteko elkarrekintzak,  uste dute ez dela behar adina etekin eta balio erantsi ateratzen bi kolektiboen arteko ekintzetatik, eta horretan eragin eta benetako etekina ateratzea da helburua.

Egitaraua
9:15 Harrera
9:30 Ongietorria, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Elhuyarren partetik
9:45 RRIari buruzko partaidetza-saioa, CRECIMek eta Elhuyarrek dinamizatuta.
10:30 Aurkezpena: “Introduciendo una perspectiva RRI en la educación STEM”, Digna Couso Lagaron (CRECIM, UABko Zientzien Didaktikako ikerketa-taldea)
11:00 Atsedena eta kafea
11:30 “Zientzia-bizipenak eta komunitatea: Elhuyar ZTIM hezkuntza-arloaren proposamena”. Aitziber Lasa Iglesias, Elhuyar ZTIM hezkuntza-arloaren arduraduna.
11:45 Mahai-ingurua: “Eskola esparruaren eta ikerketa munduaren ikuspegiak”. Parte-hartzaileak:

  • Ainhoa Madariaga Martínez, Ikerbasqueko Proiektu-arduraduna
  • Alvaro Arrizabalaga Valbuena, UPV/EHUko Ikerketaren Laguntzarako zuzendaria
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Josu Solabarrieta Eizagirre, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Dekanoa
  • Elvira Gonzalez Aguado,  Berritzeguneko Zientzia Aholkularia (EJko Hezkuntza Saila)
  • Josu Etxaburu Osa, Elorrio BHIko zuzendaria,  Zientzia Azokako talde parte-hartzailea

12:45 Ondorioak eta amaiera

Saioa BEAZ Bizkaian izango da, eta  FECYT-en, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta  Eusko Jaurlaritzaren laguntza du; UPV/EHU, Ikerbasque, Deustuko unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea kolaboratzaileak dira. 

Oraindik ere izena emateko garaiz zabiltza, beraz, parte hartu nahi baduzu, eman izena!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago