Teknologia albisteak

Elhuyar

Erabiltzailearen aurpegia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu

Erabiltzailearen jarduna

Elhuyar hiztegiak tabletetan eskuragarri

2012-11-30 : 15:15

Elhuyar Fundazioak bost hiztegi jarri ditu eskuragarri tabletetan, Android eta iOS (iPad) plataformetan. Duela urtetebete, bost hiztegi horiek smartphoneetara egokitu zituen Elhuyarrek, eta, orduan agindu bezala, bostak jadanik tabletetan kontsultatu daitezke. Elhuyarren hiztegi hauek daude eskuragarri bai smartphonetarako eta bai tabletetarako: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia. Elhuyar ikaslearen hiztegia kenduta, gainerako lau hiztegiak off line dira; beraz, instalatu ostean ez dute Interneterako konexio beharrik. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du.

Ikerbasqueren #100ZIENTZIA eskaerari helduta, hainbat proposamen aurkeztu ditu Elhuyarrek zientzia sustatzeko

2012-11-15 : 14:37

Ekintza sozial eta ludikoak, ikerketa-arlo berriak, edukiak eta protagonistak plazaratzeko bideak eta erabaki politiko eta ekonomikoetarako ideiak proposatu ditu Elhuyarrek, besteak beste, Ikerbasquek 2016 arte Euskadin zientzia sustatzeko egindako proposamen-eskariari erantzunez.

Enpresak eta nazioarteratzea: Nola kudeatu hizkuntza-aniztasuna? jardunaldia antolatu du Elhuyarrek

2012-11-09 : 09:30

Enpresak eta nazioarteratzea: Nola kudeatu hizkuntza-aniztasuna?  jardunaldia egingo da asteartean (azaroaren 13an) Gipuzkoako Ganbaran (Donostian), Elhuyarrek antolatuta. Jardunaldi honetan hizkuntza-aniztasunaren kudeaketaren garrantziaz hitz egingo da, gaur egun, euskal enpresak nazioarteko merkatuetan mugitzen baidira, geroz eta gehiago.

Euskal Herriko karniboroen egoera, Elhuyar aldizkariaren azaroko zenbakian

2012-11-05 : 13:41

Elhuyar aldizkariaren azalaElhuyar aldizkariaren azaroko zenbakian, Euskal Herriko karniboroen egoera ezagutuko dugu, Ihobeko Klima Aldaketa eta Bioaniztasuna saileko buru den Jabi Zabala biologoaren laguntzarekin. Euskal Herriko karniboroak ez dira lehoiak eta tigreak bezain ikusgarriak akaso; haiek bezain handiak ez. Baina hemen ere badira karniboroak, Carnivora ordenako ugaztunak, alegia; eta ez gutxi, dozena bat, hain zuzen ere. Eta litekeena da hurrengo urteetan hamahirugarren bat ere izatea. Gai hau da azaroko Elhuyar aldizkariko gai nagusia, eta honi buruzko informazio osoa kaleratu berri den aldizkarian aurkituko dute irakurleek.


 

Elhuyar Fundazioak eta DIPCk bideo amateurren ON ZIENTZIA lehiaketa jarri dute abian, hirugarrenez

2012-10-22 : 14:31

Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, eman zaio hasiera zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren III. ON ZIENTZIA lehiaketari. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukera izango da. Sari hauek jasoko dituzte lehenengo hiru sailkatuek: 3.000 € lehenengo sailkatuak, 1.500 € bigarrenak eta 1.500 € euskarazko bideo onenak.

"Dictionnaire Elhuyar hiztegiaren" bigarren edizioa, kalean da jada

2012-10-20 : 15:09

Elhuyar Fundazioak Dictionnaire Elhuyar hiztegia, euskara-frantsesa/français-basque hiztegiaren edizio berria prestatu eta kaleratu du. Bigarren argitalpen honetan, Euskaltzaindia etengabe osatzen eta Interneten argitaratzen ari den Hiztegi Batua izan da prestakuntza-lanen zutabeetako bat. Lehen argitalpenarekin alderatuta (2004an kaleratua hura), hiztegia adibidez eta oharrez hornitzea izan da lanaren beste parte handi bat; 6.753 adibide jasotzen ditu guztira, aurreko edizioak baino dezentez gehiago.

Martxan da Elhuyar Fundazioaren Teknoskopioa, Euskal Herriko proiektu-lehiaketa

2012-10-15 : 14:44

Urtero legez, Elhuyar Fundazioak Teknoskopioa lehiaketa abiarazi du. 14-18 urteko gazteentzako lehiaketa bat da, eta parte-hartzaileek bi modalitatetan har dezakete parte: Ikerketa-proiektuan edo Proiektu teknologikoan. Ikerketa-proiektua modalitatean, aukeratutako arazoari konponbidea emateko ikerketa-lan bat garatu behar dute gazteek; Proiektu teknologikoa modalitatean, berriz, aukeratutako arazoari konponbidea emateko produktu teknologiko bat diseinatu behar dute. Teknoskopioa lehiaketan izena emateko epea azaroaren 5ean hasiko da. Izen-emateak http://teknoskopioa.elhuyar.org webgunean egin behar dira.

Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2012ko CAF-Elhuyar sariak

2012-10-09 : 20:46

Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2012ko CAF-Elhuyar sariak. CAF-Elhuyar sarien helburuak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea. Aurtengo edizioan kategoria berria izango du sariketak: Zientzia gizartean sorkuntza-beka.

Jantzi berriarekin, XV. denboraldiari ekingo dio asteburuan Teknopolis saioak ETBn

2012-10-06 : 12:45

Teknopolis saioaren XV. ekitaldia abian jarriko da asteburu honetan Euskal Telebistan. Teknopolis jantzi berriarekin dator kurtso honetan eta gainera kalera aterako da, hau da, erreportajeen aurkezpen guztiak, Miramoneko platoen erosotasunetik kanpo egingo dira, freskura eta dinamismo bila.  Ordutegian ere aldaketak egon dira, eta hauxe izango dira emisio-orduak: Larunbatean ETB-1en 15:00etan, eta errepikapena astelehenetan Goenkaleren ostean; eta ETB-2n asteazkenetan gaueko 12ak aldera, eta errepikapena, igandeetan goizeko 8:45ean. Sarean ere ikus daiteke, EITB Nahieran gunean eta http://teknopolis.elhuyar.org helbidean.

17

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak aurkeztu da gaur Bilbon

2012-10-03 : 20:14

Gaur, urriaren 3an, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak aurkeztu da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Lan hori euskara-euskara hiztegia da eta Euskaltzaindiak, Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazioak batera argitaratu dute, elkarlanean. Lanaren oinarria Euskaltzaindiak onartua duen Hiztegi Batua da, lehen itzulian argitaratutako hitzak.

Definizioekin jolasean: lizunak, Elhuyar aldizkariaren urriko zenbakian

2012-10-01 : 14:31

  • Irudi batek gauza asko iradoki ditzake. Izan daiteke sentimendu bat, beste irudi bat, gogoeta bat, oroitzapen bat, usain bat... edo definizio bat.

3

Europako 21 hizkuntza, gutxienez, digitalki iraungitzeko arriskuan

2012-09-25 : 18:56

Elhuyarrek, beste hainbat euskal erakunderekin batera, parte hartu du Europako puntako hizkuntza-teknologietako adituek burutu duten azterketa batean. Azterketak ohartarazten du Europako hizkuntza gehienek ez bide dutela bizirik iraungo aro digitalean.

Hizkuntza prozesamendua

Martxan da zientzia eta teknologiaren XI. Elhuyar Olinpiada

2012-09-21 : 15:18

Elhuyar Fundazioak Euskal Herri osoko DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta antolatzen duen zientzia eta teknologiaren olinpiadak XI. ekitaldia du aurtengoa, eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago.

Norteko Ferrokarrilla: dagoeneko 17 urte zurekin

2012-09-10 : 17:45

Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratiarentzat ekoizten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioak bihar ekingo dio denboraldi berriari. EITBk 30 urte beteko ditu aurten, eta erdietan baino gehiagotan izan da Norteko Ferrokarrilla antenan. Guillermo Roa kimikariak gidatzen du irratsaioa, Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailaren laguntzarekin, eta asteartero emitituko dute, 21:00etan (igandeetan, 22:00etan, errepikapena emango dute), ordubetez. Denboraldiko berrikuntza nagusia “Zientziaren hitzak” izeneko atala izango da. Lehen saioan galdera bati erantzuna ematen saiatuko dira, alegia, Adamen zein hezur erabili ote zuen Jainkoak Eva egiteko.

Eguzkia, lilura magnetikoa zeruan, Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakian

2012-09-03 : 18:05

Eguzkia magnetikoa da, baita zientziaren ikuspuntutik ere. Magnetismoak agintzen du haren jardueran eta espazioratzen duen guztian, eta gai hori landuko dugu, beste batzuen artean, Elhuyar aldizkariaren iraileko alean.

 

BEZa igo arren, Elhuyarrek prezioei eutsiko die

2012-08-31 : 12:13

Elhuyarrek salgai dituen produktuen artean, lau produktu-motari eragiten die BEZaren igoerak. Lehenengo multzoa smartphoneetara egokituak dituen aplikazioak dira; bigarren multzoa, ebook-ak; hirugarren multzoa CD-ROM formatuko bideo-jokoak dira; eta laugarren multzoa Elhuyar aldizkarirako harpidetza digitala da. Produktu horien BEZa % 18tik % 21era igoko da, baina Elhuyarrek erabaki du prezioei eustea BEZaren igoerak bezeroarengan eraginik izan ez dezan.

2

Informazio eleaniztunaren kudeaketa: Elhuyarrek bilatzaile eleaniztuna eta dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna garatu ditu

2012-07-25 : 12:12

Elhuyarrek bilatzaile eleaniztuna eta dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna garatu ditu. Teknologia horiek, batetik, hizkuntza batetik abiatuta beste hizkuntzetan dauden testuetan informazioa bilatzen dute, eta, bestetik, bilaketa semantikoaren bidez, zerikusia duen informazioa erlazionatzen dituzte. Egun teknologia horiek Elhuyarren Zientzia.net eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren webguneetan ezarriak daude.

Zientzia Udalekuetan, ate irekiko jardunaldia

2012-07-19 : 20:00

Elhuyar Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzarekin antolatutako III. Zientzia Udalekuetako ate irekiko jardunaldia egin da gaur goizean, Aiako Harriko Parke Naturalean (Oiartzunen). Gazteek izotz lehorrarekin esperimentuak egiteko aukera izan dute. Baina gaurko tailerra adibide bat baino ez da, egunero izaten baitituzte zientzia-tailerrak: fisikakoak, kimikakoak, biologiakoak eta geologiakoak, besteak beste. “Helburua da aisialdia eta zientzia uztartzea eta gazteei zientzia modu erakargarri eta ulergarrian gerturatzea”, adierazi du Danel Solabarrietak, Zientzia Udalekuen arduradunak.

Labar-artea teknika berrien argitara, Elhuyar aldizkariaren uztail-abuztuko zenbakian

2012-07-01 : 17:18

Labar-artea Goi Paleolitoan garatu zen; zehazki, orain dela 10.000 eta 40.000 urte inguruan. Adibide aipagarrienen artean daude Altamira (Kantabria), Lascaux eta Chauvet (Frantzia) eta Ekain eta Santimamiñe (Euskal Herria). Leku batzuetan labar-artea aire zabalean aurkitu bada ere, aipatutako lekuetan haitzulo-barruetan dago.

‹‹ Hurrengoak