Teknologia albisteak

Txikia ikusgarri Elhuyar aldizkariaren urtarrileko zenbakian

Erabiltzailearen aurpegia
2013-01-02 : 16:15

Elhuyar aldizkariaren urtarrileko zenbakiaren gai nagusian, Nikon Small World lehiaketaren azken edizioan sarituak izan diren argazkiak bildu dira.

Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzarekin bilatzen duten argazkiek parte hartzen dute Nikon Small World lehiaketan. Artearen eta zientziaren artean dauden irudiak dira. Txikia ikusgarri da Nikon Small World lehiaketan. 

Elhuyar aldizkaria

Beste artikulu hauek ere landu dira Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urtarrileko zenbakian. Elkarrizketa: Joseba Rios, arkeologoa. Joseba Rios arkeologoaren ustez, zuhurtziaren eta ideia berritzaileen arteko mugan ibiltzera behartuta daude zientzialariak. Eta halaxe ibiltzen da bera ere, ekilibristen antzera, duela milaka urte landutako harri-puskak oinarri hartuta. Flash memorien iraultza mantsoa. Teknologia berritzailea da. Ohiko disko gogorren ordezkoa izan daiteke, eta oso abantaila nabarmenak ditu haien aldean. Baina oraingoa garai txarra da berrikuntza teknologikoak merkaturatzeko. Cecilia Payne. Bere tesian izarrak hidrogenozkoak zirela azaldu zuenean, inor gutxik sinetsi zion, garaiko jakintzaren kontra baitzihoan hori. Eta handik urte gutxira arrazoi zuela argi gelditu bazen ere, ez zen erraza izan Payneren karrera. Emakume izatea desabantaila handia zen gizonezkoen mundu hartan. SPDY, weba azkartzeko protokoloa. HTTP protokoloa ez da eraginkorra gaur egungo webaren ezaugarrietarako. Horregatik sortu dute SPDY protokoloa, eta oso azkar zabaltzen ari da, weba azkartzeko helburuarekin hain zuzen ere. Analisia: Gizakiaren “bakartasuna”, gaur egungo salbuespena. Asier Gomez paleontologoaren analisia. Gai librean: Sendatu ote da gure Itsasadarra? Bilboko itsasadarraren osasun-egoeraren jarraipena egin dute EHUren Kimika Analitikoa Saileko ikertzaileek, eta artikulu honetan kontatzen dute nola egin duen hobera. Gai librean: Energia elektrikoa kontrolatu nahian. Energia berriztagarrietan oinarritzen diren sorkuntza-sistemek, makina bultzatzaileek, trenek eta ibilgailu elektriko eta hibridoek potentzia-bihurgailuen beharra dute funtzionatzeko. EHUko Edorta Ibarra ingeniariak sistema horiek hobetzeko ikertzen du.

Elhuyar aldizkaria dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org webgunean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago