Teknologia albisteak

Elhuyar

Erabiltzailearen aurpegia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu

Erabiltzailearen jarduna

BEZa igo arren, Elhuyarrek prezioei eutsiko die

2012-08-31 : 12:13

Elhuyarrek salgai dituen produktuen artean, lau produktu-motari eragiten die BEZaren igoerak. Lehenengo multzoa smartphoneetara egokituak dituen aplikazioak dira; bigarren multzoa, ebook-ak; hirugarren multzoa CD-ROM formatuko bideo-jokoak dira; eta laugarren multzoa Elhuyar aldizkarirako harpidetza digitala da. Produktu horien BEZa % 18tik % 21era igoko da, baina Elhuyarrek erabaki du prezioei eustea BEZaren igoerak bezeroarengan eraginik izan ez dezan.

2

Informazio eleaniztunaren kudeaketa: Elhuyarrek bilatzaile eleaniztuna eta dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna garatu ditu

2012-07-25 : 12:12

Elhuyarrek bilatzaile eleaniztuna eta dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna garatu ditu. Teknologia horiek, batetik, hizkuntza batetik abiatuta beste hizkuntzetan dauden testuetan informazioa bilatzen dute, eta, bestetik, bilaketa semantikoaren bidez, zerikusia duen informazioa erlazionatzen dituzte. Egun teknologia horiek Elhuyarren Zientzia.net eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren webguneetan ezarriak daude.

Zientzia Udalekuetan, ate irekiko jardunaldia

2012-07-19 : 20:00

Elhuyar Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzarekin antolatutako III. Zientzia Udalekuetako ate irekiko jardunaldia egin da gaur goizean, Aiako Harriko Parke Naturalean (Oiartzunen). Gazteek izotz lehorrarekin esperimentuak egiteko aukera izan dute. Baina gaurko tailerra adibide bat baino ez da, egunero izaten baitituzte zientzia-tailerrak: fisikakoak, kimikakoak, biologiakoak eta geologiakoak, besteak beste. “Helburua da aisialdia eta zientzia uztartzea eta gazteei zientzia modu erakargarri eta ulergarrian gerturatzea”, adierazi du Danel Solabarrietak, Zientzia Udalekuen arduradunak.

Labar-artea teknika berrien argitara, Elhuyar aldizkariaren uztail-abuztuko zenbakian

2012-07-01 : 17:18

Labar-artea Goi Paleolitoan garatu zen; zehazki, orain dela 10.000 eta 40.000 urte inguruan. Adibide aipagarrienen artean daude Altamira (Kantabria), Lascaux eta Chauvet (Frantzia) eta Ekain eta Santimamiñe (Euskal Herria). Leku batzuetan labar-artea aire zabalean aurkitu bada ere, aipatutako lekuetan haitzulo-barruetan dago.

‹‹ Hurrengoak