Ukitu euskara: nola erabili Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan
Ukitu euskara: nola erabili Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan
Elhuyarrek parte hartuko du San Telmo Museoko "Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean" erakusketan. Erakusketa honek euskararen historia, errealitatea eta etorkizuneko erronkak ditu ardatz; baita euskararen iraupena ere. Hori abiapuntu hartuta, mundu eleaniztunaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du.
Elhuyarrek euskaraz eskaintzen diren teknologia-tresnen eta zerbitzuen aurkezpen gunean parte hartuko du. Gune horretan bi motatako aplikazioak aurkeztuko dira: batetik, Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan eta bestetik,kxo! euskara ikasteko smartphoneetarako aplikazioa. Aplikazio horiek nola deskargatu eta nola erabili erakutsiko da.
- Eguna: Abenduak 18, asteartea
- Lekua: Donostia, San Telmo Museoa. 7. gunea
- Ordua: 18:00
- Hizkuntza: euskara
- Hizlaria: Edurne Martínez (Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak; aurkeztuko diren aplikazioak garatu ditu)
- Sarrera: doan.
Etortzekoa bazara, bidali mezu bat helbide honetara: mugikorrak@elhuyar.com.
Harremanetarako: 943363040 (Izaro Aizpurua).
Erantzunak kargatzen...