Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jantzi berriarekin, XV. denboraldiari ekingo dio asteburuan Teknopolis saioak ETBn

elhuyar
2012-10-05 12:45

Zientzia eta teknologia gaiekin lotutako erreportajeak izango dira Teknopolisen oinarria. Monografikoak ere egingo dira urtean zehar, eta, programa berean gai batekin erlazionatutako istorioak ere kontatuko dira. Irudi berriaz gain, bestelako berrikuntzak ere badira denboraldi honetako Teknopolisen: horietako bat, argazki-lehiaketa da. Argazkizaleek zientziarekin eta teknologiaren zerikusia duten argazkiak bidali beharko dituzte Teknopolisen webgune berrira, http://teknopolis.elhuyar.org helbidera. Hilero tableta bat emango zaio epaimahaiak onenentzat jotzen duen argazkiaren egileari.On Zientzia bideo amateurren lehiaketa ere Teknopolisen bideratuko da.

Programa berritzearekin batera, webgunea ere berritu da eta sare sozialetan eragiteko asmoa du lan-taldeak. Bestalde, denboraldi honetan ere Oihana Jauregik aurkeztuko du Teknopolis, eta Beñardo Kortabarriak zuzendu.

Saioaren babesleak hauek izango dira edizio honetan: Mondragon Unibersitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea; Nafarroako Unibertsitate Publikoa, CIC bioGUNE, CIC biomaGUNE, CIC nanoGUNE, CIC energiGUNE, CIC tourGUNE, CIC microGUNE, CIC marGUNE; EVE; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, Ikerbasque eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu