Teknologia albisteak

Norteko Ferrokarrilla: dagoeneko 17 urte zurekin

Erabiltzailearen aurpegia
2012-09-10 : 17:45

Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratiarentzat ekoizten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioak bihar ekingo dio denboraldi berriari. EITBk 30 urte beteko ditu aurten, eta erdietan baino gehiagotan izan da Norteko Ferrokarrilla antenan. Guillermo Roa kimikariak gidatzen du irratsaioa, Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailaren laguntzarekin, eta asteartero emitituko dute, 21:00etan (igandeetan, 22:00etan, errepikapena emango dute), ordubetez. Denboraldiko berrikuntza nagusia “Zientziaren hitzak” izeneko atala izango da. Lehen saioan galdera bati erantzuna ematen saiatuko dira, alegia, Adamen zein hezur erabili ote zuen Jainkoak Eva egiteko.

Lehen saioan galdera bati erantzuna ematen saiatuko dira, alegia, Adamen zein hezur erabili ote zuen Jainkoak Eva egiteko.Galdera horretatik abiatuta, EHUko Jesus Mari Txurruka biologoak saiakera interesgarri bat idatzi du, eta Elhuyar aldizkarian argitaratu du. Erantzuna ez da saihetsa, baizik eta gutxik esperoko lukeen hezur bat, ugaztunetan ohiko izan arren gizakiek ez dutena.

Bestalde, denboraldi berriaren nobedadeen artean, azpimarratu beharra dago "Zientziaren hitzak" izeneko atala, zientzia munduan erabiltzen diren hitzen historia eta nondik norakoak azalduko dituen atala. Irratsaioak Euskal Herriko Unibertsitateko kolaboratzaileak izango ditu aurten ere: geologoak eta Nahikari Blanco matematikaria, esaterako. Bestalde, Rafa Saiz biologoak “Mokoka” atalarekin jarraituko du aurten ere. Iraupenari dagokienez, 42 programa izango dira guztira. Azkenik, Facebook-en ere egin ahal izango da Norteko Ferrokarrillaren jarraipena, uhinetatik sare sozialetara emandako saltoa baliatuz.

Astero emititzen diren programak http://norteko.elhuyar.org webgunean egongo dira eskuragarri, mp3 formatuan, nahi duenarentzat. Asteroko emisioez gainera, azken urteetan ekoitzitako erreportajeak ere aurkituko ditu erabiltzaileak webgune horretan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago