Teknologia albisteak

Egunean Behinen 12. denboraldia: eskerrik asko 60.000 jokalariei eta zorionak Erik Gartzia (berriz ere!)

Erabiltzailearen aurpegia
2023-07-18 : 10:25

Ia 60.000 jokalari aktibok jokatu izan dute Egunean Behin jokoaren 12. denboraldia (Elkar argitaldiak babestua), igandean amaitu zena, txapeldun baten arrakasta errepikatuarekin. Erik Gartzia Errenteriako kazetaria da Txapuisat, eta hirugarren aldia da lehena geratzen dena Egunean Behinen: aurretik ere denboraldi jarraituetan gailendu da (8.ean), eta baita zuzenekoetan, aretoan (11. denboraldiko martxoko finalean) zein telebistako Biba Egunean Behin zuzeneko batean.

Erik Gartziak 150 euroko erosketa bonoa du Elkar denda batean. 2. eta 3. sailkatuak, 100 eta 50 euroko bonoekin, Mikel Egiguren 'Mikelei' Arrasatekoa (ataundarra sortzez) eta Antton Fernandez 'Tti' Zumarragakoa izan dira. Puntu eskas bateko diferentzia egon da bien artean sailkapenean... 

10. denboraldian Tti txapeldun eta Mikelei bigarren izan ziren. Baina Mikeleik badu beste garaipen bat ere gutxienez, 5. denboraldikoa, eta beste bigarren postu bat, 8. denboraldiaren amaieran.

Jokoaren 12. denboraldi honetan 58.000 jokalari aktibo baino gehiago izan dira, 4 milioi partidatik gora jokatu dituztenak. Astetik asterako jokoaren babesleak izan dira, Elkar denboraldiko babesleaz gain, Izarraitz Lankide Heziketa (Azkoitia), Lanartea (Euskararen langile eta sortzaile profesionalen elkartea), Etxepare InstitutuaFagor Industrial Koop. E - Onnera Group, Donostia Turismoa udal sustapeneko bulegoa, Idiazabal Gazta (jatorrizko izendapen ofiziala), Biyona barne diseinuak eta erreformak, Laboral Kutxa eta Danobatgroup talde kooperatiboa.

Oporralditxo baten ondoren, irailean itzuliko da jokoa. Laster arte eta eskerrik asko guztioei.

Erantzun

Sartu