Azken bizpahiru urteetan CodeSyntax parte hartzen ari da Eragin enpresak antolatutako Xare eta Sarean Euskaraz topaketetan. Bigarren hezkuntzako zenbait hiritako gazte euskara eta teknologia berriak lotzen diren proiektuetara hurbiltzen dituzte Eraginekoek goiz osoa dirauten bilkuretan, eta gure partea izaten da "Jolas aretoa" deitzen dutena Egunean Behin-ekin, beste joko batzuekin eta azalpenekin betetzea, eta ikasle nerabeekin ondo pasatzea. Sarean Euskaraz izaten da jardunaldi hauek Nafarroan izaten duten izena (urrian egim zen aurtengoa), eta Xare EAEn. Azken hauen ikasturtea bihar hasiko da Laudioko bilkurarekin, datorren astean bi egun izango dira Gasteizen hainbat ikastetxerekin, eta abendu erdian beste bi egun Donostiako institutuekin.
"Euskarazko kultura digitalaren jardunaldia" deitzen dio Eraginek tokian tokiko erakundeen babesarekin antolatzen duen topaketari, eta ohikoan inguru jakin bateko 400 bat ikasle banatzen dituzte 3 taldetan, esperientzia desberdinak transmititzeko.
Besteak beste, zera dastatuko dute hainbat ikaslek denboraldi honetako Xare hauetan:
Eta saltsa horiez aparte, CodeSyntax-ek aurkezten duen jolas tartea, Egunean Behin-en zentratua baina beste alderdi batzuekin ere:
Saio horietako batekoa da argazki hau:
Esperientzia batzuetan zaratatsu eta beti interesgarria suertatzen da.
Eskerrik asko Eragin gurekin kontatzeagatik jardunaldi bikain hauek antolatzeko orduan.
Erantzun
Sartu