Teknologia albisteak

2024ko hauteskunde bota, Tokikom plataformarako (eta nahi duenarentzat)

Erabiltzailearen aurpegia
2024-04-19 : 18:44

Igandean, apirilak 21, egingo diren EAEko hauteskundeen emaitzen datuak era automatikoan deskargatzeko robota prestatu du CodeSyntax-ek. Tokikom plataforma erabiltzen duten hainbat tokiko hedabidek baliatuko dute igandean, baina garapena askatu egin dugu dokumentazioarekin Github-en.

Emaitzak jaso ahala emango ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horretarako fitxategi bat eguneratuko du 3 minutuan behin. Fitxategi hori XML formatuan emango du Jaurlaritzak hedabideentzat prestatutako intranet baten, baina fitxategi hori deskargatzeko intranetean login egin behar da.

Logina egiteko, baina, ezin da HTTP Basic autentifikazioa erabili. Ezta JWT tokenak edo beste edozein autentifikazio modu estandar ere: intranetean login egin behar da eta orduan deskargatu daiteke fitxategia. Nabigatzailean jartzen diren Cookie batzuen bidez kontrolatzen da logina eginda dagoen ala ez.

Beraz, nabigatzailearen erabilera simulatzen duen Cypress erabiliz, fitxategi hori eskatu eta formularioa betetzen duen robot hau prestatu dugu.

Alderdi praktikotik, inplementazio hau ikusi ahal izango da adibidez:

Erantzun

Sartu