Apirilaren 14an izango da hurrengo Bageraren Soziolinguistika solasaldia, ohi bezala San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara. Eztabaidatzeko gaia euskara ikasteko motibazioak izango da. Gidaria: Joxe Manuel Odriozola.
1991ko abenduaren 14ean BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea sortu zenetik, Donostiako euskaltzaleen ahaleginak bildu eta euskararen normalkuntzarako ekimenak bideratzen dihardu. Euskaraz bizi eta euskarari bizia ematea da BAGERAren azken helburua. Honetarako elkarlana eta zabaltasuna ditu ezaugarri nagusiak. Elkarte hau garrantzi handikoa da Donostian. Euskaltzale den edonoren nahi eta behar sakonenari erantzuten dio, askotan euskaltzaleok zailtasun sozialen zamapean ezinean eta etsituta sentitzen baikara. Egoera horiek gainditzeko dugun tresnarik jator eta bizkorrena gure arteko elkarlana da. Bera da hainbat euskaldun suspertzeko indarra eta erdaldungoa erakartzeko bidea. Orduz geroztik, ekimen ugari antolatu ditu BAGERAk Donostian. urte hauetan antolatu diren ekimenen zerrenda amaigabea litzateke, horrexegatik gaur egun antolatzen diren ekimenetatik honako hauek azpimarra genitzake: Mintzalagun egitasmoa, Bagera Kulturala, soziolinguistika mintegiak, Auzoko, Elkarrizketa Filosofikoak, bisita gidatuak, gazteentzako motibazio saioak, udalak antolatzen dituen jaialdien behaketa...
Maiatzaren 19an “Kaskarin baten kontakizunak” liburua aurkeztuko da BAGERA Elkartearen egoitzan (Hernani kalea 15, behea) arratsaldeko 18:30ean. Bertan izango dira: Luzien Etxezaharreta (Baionako MAIATZ argitaletxeko arduraduna) eta Joseba Aurkenerena (liburuaren idazlea).
Maiatzaren 11ean Donostiako udalerako hizkuntza politikaren inguruko mahai ingurua antolatu du Bagera Elkarteak Koldo Mitxelena Kulturunean.
Bagera Elkarteak mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa antolatu du bi asteazkenez (maiatzak 13 eta 20) San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara euskaraz. Dinamizatzailea Lorentxo Urretabizkaia Agirre bagerakidea izango da.
Apirilaren 14an izango da hurrengo Bageraren Soziolinguistika solasaldia, ohi bezala San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara. Eztabaidatzeko gaia euskara ikasteko motibazioak izango da. Gidaria: Joxe Manuel Odriozola.
Martxoaren 31n “Euskararen Gutxienekoak” dokumentala aurkeztuko dugu Kontseilurekin batera eta Donostia Kulturaren laguntzarekin Donostian. Antzoki Zaharrean izango da, 19:30etan.
Joxe Manuel Odriozolak gidatuko eta dinamizatutako euskararen erabilerari buruzko Bagera Elkarteak antolatutako hurrengo hausnarketa eta solasaldi soziolinguistikoa martxoaren 10ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospatuko dugu San Telmo Museoan.
Donostian euskarazko komunikabideen zabalpena eta eraginkortasuna nola handitu hausnartzeko eta bidea egiten joateko helburuarekin abenduan bi saioko jardunaldiak antolatu ditugu San Telmo Museoan 19:00etan. Hona hemen egitaraua:
Euskararen Nazioarteko egunaren bueltan, BAGERA Elkarteak hitzaldia antolatu du abenduaren 2an arratsaldeko 19:30ean Koldo Mitxelena Kulturunean: euskal baleazaleen arrastoak Ipar Atlantikoan. Euskal kartografia eskola. XVI-XVIII. Mendeak. Hizlaria: Miren Egaña Goya (hizkuntzalaria).
Bagera kulturalaren barruan, hitzaldia antolatu dugu urriaren 14rako, Koldo Mitxelena Kulturunean. Hizlaria: Uxue Alberdi Estibaritz (euskal idazle eta bertsolaria).
BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak BERTSOLARITZA IKASTAROA prestatu dute lankidetzan, ikasturte osorako programa batekin. Urriaren 6tik ekainaren 8ra (astelehenetan), 19:00etatik 20:30era, Antiguako Lugaritz Kultur etxean.
Dakizuen bezala, BAGERA Elkarteak, Donostiako Udalak antolatzen dituen jaialdien (dFERIA, Giza Eskubideen Zinemaldia, Jazzaldia, Aste Nagusia, Zinemaldia eta Beldur eta Fantasiazko Zinema Astea) hizkuntza erabileraren neurketa egiten du. Neurketa hauen helburua Donostian antolatzen diren jaialdietan euskararen erabilera areagotzea da eta neurketa hauek ahalik eta osatuenak egin ahal izateko, zuen laguntza behar-beharrezkoa zaigu. Horregatik proposatzen dizugu udara honetan behatzaile izatea!
Mintzalagunen egitasmoa xume-xume hasi zen duela 20 ikasturte Donostian 12 lagunekin eta 20 urte eta gero 200 lagun ditugu astero Donostiako kaleetan zehar euskaraz barra-barra hizketan. Donostian ekimena abiatu zenetik Euskal Herrira zabaldu da eta 70 herritan 6500 mintzalagun daude guztira euskara zabaltzen.
Maiatzaren 13an (asteartean) izango da hurrengo BAGERAren Soziolinguistikako solasaldia ohi bezala 19:00etatik 21:00etara San Telmo Museoan (Donostia). Hilabete honetako gaia euskararen erabilera izango da.