Datorren irailaren 6an, Euskal Jaien programazioaren barnean, Dantzari ohien Esku dantza burutuko da, Konstituzio Plazan arratsaldeko 19:00etan. Jarraian, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen laguntzaz euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu da. Aurten, esku dantzak era berezia hartuko du: Emakumeak izango dira Esku dantzan parte hartzaile nagusiak.
Irailak 6, larunbata. Konstituzio Plazan, 19:00etatik aurrera.
Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak.
Animatzaileak: Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz.
PROGRAMA:
EMAKUMEZKOEN ESKU DANTZA
- Zazpi jauzi.
- Erratzu (baltz fandangoa).
- Buhameak (muxikoa).
- Ai, mutilak! (aa).
- Ainhoarrak (muxikoa).
- Zelaia (fandangoa).
- Getxa goi (pasodoblea).
- Imotz (arin arina).
- Lapurtar motxak (muxikoa).
- Hirune Deuna.
- Axuri Beltza (muxikoa).
- Patsadaz (biribilketa).
- Hegi (muxikoa).
- Txapeloa (polka).
- Katalina (muxikoa).
- Iturengo zortzikoa.
- Muxikoak (muxikoa).
- Belarrimotxarena (baltz-fandangoa).
- Herri dantza.
- Iruñatarra (biribilketa).
Antolatzaileak: Donostiako Jai Batzordea, Bagera Euskara Elkartea, Gipuzkoako Euskal dantzarien Biltzarra.
Erantzun
Sartu