Teknologia albisteak
1

Donostiako udalerako hizkuntza politikarako mahai ingurua

Maiatzaren 11ean Donostiako udalerako hizkuntza politikaren inguruko mahai ingurua antolatu du Bagera Elkarteak Koldo Mitxelena Kulturunean.

Mahai inguruko parte hartzaileak:

-          Plaz!etik Josebe Iturrioz Lopez.

-          Irabazi Donostiatik Sabin Zubiri Rey.

-          EAJ-PNVtik Miren Azkarate Villar.

-          PPtik Miren Albistur Garmendia.

-          PSE-EEtik Duñike Agirrezabalaga Ugarte.

-          EH Bildutik Nerea Txapartegi Madariaga.

Metodologia:

Bi orduko mahai ingurua izango da. Ordubetean beraiei eskainiko diegu tartea bakoitzaren hizkuntza politika zein izango den azaltzeko eta bigarren orduan galderetarako tartea irekiko dugu. Bakoitzak lehen txandan 8 minutu izango ditu eta bigarren txanda baterako aukera izango dute entzun eta esandakoen gainean zerbait gehitzeko. Abiatzeko galdera bakarra: Zein da zure alderdiak datozen lau urteetan Donostian aurrera eramango duen hizkuntza politika?

Mahai ingurua 19:00etan Koldo Mitxelena Kulturunean izango da.

 

Antolatzailea: Bagera Elkartea

Laguntzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea

Erantzunak

Zuzenketa: EH Bildutik Nerea Txapartegi beharrean Juan Karlos Izagirrek parte hartuko du mahai inguruan.

Erantzun

Sartu