Teknologia albisteak

Donostiako euskararen aholku kontseiluaren araudiari helegitea

2014ko azken udalbatzan Aholku Kontseiluen araudi berriak onartu ziren behin behinean. Euskararen Aholku Batzordeko (aurrerantzean EAB) araudiari dagokionez, oposizioak eginiko zuzenketa onartu zen. Zuzenketa horretan, EABko osaera eta kidetza arautzen den artikuluan honela dio: “ Udalean dauden udal taldeak proposatuko dituzte beraien ordezkari izango diren bokalak (titularrak eta ordezkoak). Talde bakoitza ahaleginduko da, ahal duen neurrian, bere ordezkariak bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitasuna izango duela”.
Honen aurrean, Euskarak Batzen-ek (Donostiako euskararen gizarte mugimendua) bi arrazoi nagusi ikusten ditu erabaki hori behin betikoa bihur ez dadin. Batetik, EABak dituen helburuekin sortzen duen kontraesana nabarmena delako. Eta bestetik, ez delako zentzuskoa ordezkari politikoei Kontseilua osatzen duten gainerako partaideei eskatzen zaizkien baldintza berdinak ez eskatzea (gainerako partaideei bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitasuna eskatzen baitzaie).
Hau dela eta, Euskarak Batzen-ek araudi hori behin betikoa bihurtu ez dadin eragile zein norbanakoei deia egiten die otsailaren 12a baino lehen udaletxean helegitea sar dezaten.
 
Horretarako, bi aukera daude:
  1. Udaletxeko webgunearen bidez hemen sakatu eta zure datuak bete ondoren “edukia”-n honako testua jarri:
2014ko azken udalbatzan Aholku Kontseiluen araudi berria onatu zen eta  Euskararen Aholku Batzordearen 6.1 artikulua zuzentzeko eskatu nahi dut. 6.1 artikuluak honako hau dio:
“Udaletan dauden udal taldeak proposatuko dituzte beraien ordezkari izango diren bokalak (titularrak eta ordezkoak). Talde bakoitza ahaleginduko da, ahal duen neurrian, bere ordezkariak bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitasuna izango duela”.
Udal taldeek proposatuko dituzten ordezkariak bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitasuna izaten ahaldeginduko diren bitartean,  Kontseiluko gainerako kideei bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitasuna duten ordezkariak bermatzeko eskatuko zaie.
Euskararen Aholku Batzordearen helburueekin koherentziaz jokatzeko eta kontseiluko kideen artean berdintasun printzipioa egon dadin, ordezkari politikoei ere bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitsauna bermatzeko eskatu nahi dut eta horretarako 6.1 artikuluan egin behar den zuzenketa egiteko.
         2. Edo eskaera orria deskargatu, bete, inprimatu eta udaleko edozein erregistrotan sartu.

Erantzun

Sartu