Donostian euskarazko komunikabideen zabalpena eta eraginkortasuna nola handitu hausnartzeko eta bidea egiten joateko helburuarekin abenduan bi saioko jardunaldiak antolatu ditugu San Telmo Museoan 19:00etan. Hona hemen egitaraua:
ABENDUAK 16, asteartea. Areto nagusian.
- Donostiako euskarazko komunikabideen ibilbidea
Hizlaria: Dani Goñi (BAGERAko lehendakaria)
- Donostiako euskara hutsezko komunikabideen ordezkariekin solasean
Parte hartzaileak: Aritz Sorzabal (Irutxuloko Hitza), Ander Suberbiola (Piztu.info) eta Batiste Ezeiza (Ttan Ttakun Irratia)
Dinamizatzailea: Lander Arbelaitz
ABENDUAK 17, asteazkena. Hezkuntza gelan.
- Euskarazko beste tokiko hedabide batzuen esperientzia jaso
Gonbidatuak: Anne Arbelaitz eta Esti Zeberio (Hernaniko Kronika) eta Joxemi Saizar (Tolosako Ataria).
- Zer egin dezakegu guk donostiako euskarazko hedabideen zabalpenean? Word kafea.
Erantzun
Sartu