Dakizuen bezala,
BAGERA Elkarteak, Donostiako Udalak antolatzen dituen jaialdien (dFERIA, Giza Eskubideen Zinemaldia, Jazzaldia, Aste Nagusia, Zinemaldia eta Beldur eta Fantasiazko Zinema Astea) hizkuntza erabileraren neurketa egiten du. Neurketa hauen helburua Donostian antolatzen diren jaialdietan euskararen erabilera areagotzea da eta neurketa hauek ahalik eta osatuenak egin ahal izateko, zuen laguntza behar-beharrezkoa zaigu. Horregatik proposatzen dizugu
udara honetan behatzaile izatea!
Honakoak dira udaran behatu behar ditugun jaialdiak:
Jazzaldia (uztailaren 23tik 27ra) eta
Aste Nagusia (abuztuaren 9tik 17ra).
Nola lagundu dezaket?
Egin beharrekoa oso erreza da: lehenik eta behin, BAGERA Elkartean izena eman behar da (943467181 edo
bagera@bagera.net) eta izena ematen duzuenen artean jardueren banaketa egiten dugu. Jarraian zuekin harremanetan jarriko gara aukeratutako ekimenen zerrendaren proposamena egiteko (bakoitzari proposamen bat) eta ordutegi eta egunak adosteko. Zein jarduerara (kontzertu, tailer, lehiaketa, ikuskizun, ...) joan zaitezketen adostu ondoren zuen
txanda da: hau da, bertara joan eta hizkuntza erabileraren neurketa egitea.
Neurketa nola egiten da?
Neurketa egitea ere oso sinplea da, adostutako jardueretara bertaratu eta zein hizkuntza erabili den kontuan hartu behar da. Ondoren behealdean duzuen fitxa bete behar da eta guri helarazi. Adibidez: Pentsa dezagun, Saguesko kontzertu batera joan garela.
- Jarduera: taldea edo abeslariaren izena ipini).
- Eguna: abuztuaren 14a, 23.00etan Saguesen.
- Aurkezpena: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egin zen. Euskaraz gazteleraz baino gutxiago (edo gehiago edo berdin, edo gaztelera eta ingelera soilik erabili zen, edo euskaraz soilik egin zen…) DATU HAU GARRANTZITSUA DA!!!
- Ekintza: ekitaldia nola garatu den edota zein hizkuntzatan garatu den zehaztu (abeslariek erabili duten hizkuntza).
- Oharrak: Edozer gauza jar dezakezu hemen. Gero eta informazio gehiago jaso, gero eta lan hobea egingo dugu.
Paisai linguistikoari dagokionez, jaialdiaren inguruan jarri diren kartelak, txartelak, panelak, esku orriak, .... zein hizkuntzetan izan diren adierazi.
Animatu eta izan zaitez behatzaile!
Erantzun
Sartu