Abenduaren 9an izango da hurrengo BAGERAren Soziolinguistika solasaldia 19:00etatik 21:00etara ohi bezala San Telmo Museoan Joxe Manuel Odriozolaren gidaritzapean.
Oraingoan HIZKUNTZAK ETA NORTASUNA hartuko dugu gaitzat. Horretarako Bat soziolinguistika aldizkaria, 72. zenbakia, 51-68 orr “Hizkuntza-identitateak identitate berrien baitan. Mahai-ingurua” hartuko dugu oinarritzat. Irakurgaia eskuratu nahi baduzu gurekin jarri harremanetan bagera@bagera.eus helbidera idatziz edo BAGERAren web gunean topa dezakezu
dokumentazio atalean.
• Hizkuntza norbanakoaren identitatearen edo nortasunaren osagaia al da? Eta komunitateena?
• Hizkuntza-nortasuna hautatu al daiteke?
• Hizkuntza bat jakiteak hizkuntza-komunitate horren partaide sentiaraztea dakar? Beste hizkuntza bat ikastearekin batera beste nortasuna bereganatu al daiteke?
• Gure hiztun-komunitatearen kasuan nola baloratuko genuke euskal nortasunaren edo euskaltasunaren egoera?
• Euskara transmititzen dugunean (belaunaldi berriei, helduak euskalduntzean) nortasun euskalduna transmititzen ari al gara?
• Nola sustatu euskararekiko nortasun atxikimendua?
Erantzun
Sartu