Teknologia albisteak

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia

1991ko abenduaren 14ean BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea sortu zenetik, Donostiako euskaltzaleen ahaleginak bildu eta euskararen normalkuntzarako ekimenak bideratzen dihardu. Euskaraz bizi eta euskarari bizia ematea da BAGERAren azken helburua. Honetarako elkarlana eta zabaltasuna ditu ezaugarri nagusiak. Elkarte hau garrantzi handikoa da Donostian. Euskaltzale den edonoren nahi eta behar sakonenari erantzuten dio, askotan euskaltzaleok zailtasun sozialen zamapean ezinean eta etsituta sentitzen baikara. Egoera horiek gainditzeko dugun tresnarik jator eta bizkorrena gure arteko elkarlana da. Bera da hainbat euskaldun suspertzeko indarra eta erdaldungoa erakartzeko bidea. Orduz geroztik, ekimen ugari antolatu ditu BAGERAk Donostian. urte hauetan antolatu diren ekimenen zerrenda amaigabea litzateke, horrexegatik gaur egun antolatzen diren ekimenetatik honako hauek azpimarra genitzake: Mintzalagun egitasmoa, Bagera Kulturala, soziolinguistika mintegiak, Auzoko, Elkarrizketa Filosofikoak, bisita gidatuak, gazteentzako motibazio saioak, udalak antolatzen dituen jaialdien behaketa...

Erabiltzailearen artikuluak

Azaroaren 18an Bageraren 25. urteurren ospakizuna

25 urte bete ditu Donostiako Bagera Elkarteak. Urteurren hori ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu du azaroaren 18rako.

Badugu Donostian euskararen erabilera areagotzeko formula!

Urriaren 28an, larunbata, 09:00etatik 14:00etara “Donostian 365 egun euskaraz” izenburupean jardunaldiak antolatu ditu Bagera Elkarteak San Telmo Museoan.

Bagera elkartea, 25 urte 25 bidelagun

Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak 25 urteko ibilbidea egin du. Urte horietan zehar bidelagun izan ditu hainbat pertsona, talde, esperientzia zein praktika. 25  norbanako, talde edo elkarteren aitortza egin nahi dugu urteurrenean, 25 urte 25 bidelagun. Lagun gaitzazu zerrenda hori osatzen!

Estoniako ordezkaritza bat Euskal Herrian, Hizkuntza Eskubideen Protokoloa sinatzen

ESTBLUL - Eesti Regionaal- ja Vähemuskeelte Liit erakundeak Estoniako hizkuntza gutxituen berreskurapenean lan egiten duten gizarte-eragileen bilgunea da, bai eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren lehen sinatzaileetakoa ere.

1

Donostiako Udalbatzen euskararen erabileran datu kezkagarriak

Donostiako Udalbatza Donostiako herritarrei zuzen zuzenean eragiten dizkien erabakiak hartzeko organo gorena da. Bertan herritarrek hautatutako alkate eta zinegotziek parte hartzen dute euren alderdiko ordezkari gisa. Bagerak aurreko legegintzaldian ekin zion Udalbatzen hizkuntza erabileraren neurketa egiteari eta legegintzaldi berrian ere neurketa egin dugu, eta euskararen erabileran datu kezkagarriak aurkitu ditugu. Hauxe da laburpena:

  • EH Bildu %50,33
  • EAJ %25,21
  • PSE %5,86
  • PP %5,08
  • Irabazi Donostia %0,83

Xamarrekin solasean

Gure kulturaren dibulgazioaren beharra

"Izena eta izana ezbaian", azaroaren 24an Donostian

Izendegiek egunerokotasunean emakumeak eta gizonak sortzen dituzte”. Idurre Eskisabel Arratibelen hitzak dira. Gai hori oinarri hartuta analisi sakona eta desobedientziarako praktiken proposamena burutu dute Bilguneko eta Emagineko lagun batzuek. Lana eta prozesua ezagutzera emateko solasaldia egingo dugu azaroaren 24an 19:00tan Bagera Elkartean.

Cultura vasca vs euskal kultura, Ibai Iztueta

Ibai Iztueta Azurmendi, Cultura vasca vs Euskal kultura liburuaren egilea, izango dugu gonbidatu gisa ikasturteko lehen Bageraren Soziolinguistika Solasaldian urriaren 11n 19:00etan San Telmo Museoan.

Donostiako Zinemaldian euskararen erabilera filmetan

Aurten ere, Bagera Elkarteak, Zinemaldiaren euskararen erabileraren neurketa egin du. Hona hemen, Sail eta filma guztiak kontutan hartuta 2016ko Zinemaldian izan den euskararen garapena: 219 filmetatik 15 euskaraz izan dira (%6,85) eta 24 film azpidatzi dira euskaraz (%11).

Donostiako Aste Nagusian ere euskaraz

Azken hogeita bi urteetan, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Aste Nagusiko hizkuntza tratamendua aztertu du. Azterketa horrek euskararen erabilera areagotzea du ardatz, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen baitzaigu, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutzea.

Ideien I. Laborategia: Donostia euskaratik aktibatzen

Ideien laborategia, euskaratik eta euskaraz abiatuko diren proiektuak sortzeko sorkuntza espazioa da. Bagerak 2016an 25 urte beteko ditu. Biziberrituz ospatu nahi dugu orain arteko ibilbidea, eta era berean, aurrera begirako jardunean jarraitzeko berpiztu, aldatu, freskatu eta ekin nahi dugu. Helburua? donostiarrak aktibatzea. Ideiak eta mezuak lantzeko laborategia 19:00etatik 20:30ak arte izango da uztailaren 20an Hernani kalea 15 behean.

Patxi Saez Bageraren Soziolinguistika Solasaldian

"Euskara bidegurutze batean dugu. Lidergoa eta estrategiak behar ditu aurrera egiteko, hiru hitzetan: paradigma berri bat"

Euskahalduntzeko komikigintza tailerra Donostian

Maiatzaren 25ean Bagera Elkartean “Euskahalduntzeko komikigintza tailerra” antolatu dugu 18:00etatik 20:00etan. Umorea eta inteligentzia oinarrian hartuta, hizkuntza erasoen aurrean erosotasunez egin ditzakegun erantzun eta erabili ditzakegun estrategietan jarriko dugu atentzioa. Egoera horiek komikien bidez landuko dira. 

40 hizkuntza eta euskara bilduko dituzten hiztegiak sortzeko makina egin nahi?

Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, Donostia 2016rekin eskuartean duen Euskarriak proiektuaren parte da hiztegi-makina bat sortzeko erronka. Hirikilabsen (Tabakaleran) egingo da proiektua eta horretarako lan-talde bat sortu nahi dugu.

#memelariak sarean

Bagera Elkarteak “#memelariak” lehiaketa jarri du martxan. Helburua umorea erabiliz euskarazko memeak sortzea da.

'Beltzean Mintzo' dokumentala, emanaldia Donostian

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

 

Bageraren Soziolinguistika Solasaldiak

Ikasturte berria martxan da eta horrekin BAGERAk antolatzen dituen Soziolinguistika Solasaldiak. Ikasturte honetako lehenengoa urriaren 6an izango da San Telmo Museoan (Donostia) arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara sarrerako aretoan.

 

Donostiako Zinemaldian euskaraz

Donostian urtero antolatu ohi den Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioan ere hizkuntz erabilera neurtzea erabaki du BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, aurreko urteetan egindako azterketari jarraipena eman asmoz.

Ekaineko Soziolinguistika Solasaldia

Ekainaren 9ann izango da udarako etenaldiaren aurreko azken Soziolinguistika solasaldia. Ohi bezala San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara arituko gara. Eztabaidatzeko gaia euskararen arnasguneak izango da.

Osakidetzan euskaraz

Osakidetzan dagoeneko eska dezakegu euskara izatea gure ahozko harremanetarako hizkuntza. Egin beharrekoa oso erraza da: gure osasun zentrora jo eta bertan gure fitxan euskara lehenesteko eskatu.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago