Bagera kulturalaren barruan, hitzaldia antolatu dugu urriaren 14rako, Koldo Mitxelena Kulturunean. Hizlaria: Uxue Alberdi Estibaritz (euskal idazle eta bertsolaria).
Bertsolaritza: gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak
“Bertsolaria” eta “gorputza” hitzak oso gutxitan jarri izan dira elkarren ondoan. Badirudi, elkarri iheska ibili izan direla, izan, banaezinak diren arren. Bertsolariak, ahotsarekin, hitzekin eta ideiekin batera (eta haiek baino lehen), gorputza igotzen du oholtzara. Bertsolaritzari buruzko ikerkuntza ia osoa ere lepotik gora kokatu izan da, jardun intelektuala gorputzetik bereizita ikertu da. Hitzaldi honetan, gorputzean jarriko dugu fokoa, bertsolaritzari azaletik, haragitik eta mamitik heltzeko.
Hizlaria: Uxue Alberdi Estibaritz (euskal idazle eta bertsolaria)
Eguna: Urriak 14
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunean
Ordua: 19:30ean
Erantzun
Sartu