1991ko abenduaren 14ean BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea sortu zenetik, Donostiako euskaltzaleen ahaleginak bildu eta euskararen normalkuntzarako ekimenak bideratzen dihardu. Euskaraz bizi eta euskarari bizia ematea da BAGERAren azken helburua. Honetarako elkarlana eta zabaltasuna ditu ezaugarri nagusiak. Elkarte hau garrantzi handikoa da Donostian. Euskaltzale den edonoren nahi eta behar sakonenari erantzuten dio, askotan euskaltzaleok zailtasun sozialen zamapean ezinean eta etsituta sentitzen baikara. Egoera horiek gainditzeko dugun tresnarik jator eta bizkorrena gure arteko elkarlana da. Bera da hainbat euskaldun suspertzeko indarra eta erdaldungoa erakartzeko bidea. Orduz geroztik, ekimen ugari antolatu ditu BAGERAk Donostian. urte hauetan antolatu diren ekimenen zerrenda amaigabea litzateke, horrexegatik gaur egun antolatzen diren ekimenetatik honako hauek azpimarra genitzake: Mintzalagun egitasmoa, Bagera Kulturala, soziolinguistika mintegiak, Auzoko, Elkarrizketa Filosofikoak, bisita gidatuak, gazteentzako motibazio saioak, udalak antolatzen dituen jaialdien behaketa...
BAGERA Elkarteak urtean behin hilabeteko bertso ikastaroa antolatu ohi du Donostian bertsozaleei begira eta aurtengo arrakasta ikusirik datorren ikasturterako bertso tailer bat egitea du helburu (urritik maiatzera).
Datorren maiatzaren hamazazpigarrenean, Konstituzio Plazan arratsaldeko 18'30etan, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Udaleko Musika eta Dantza Eskolak euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu dute.
San Telmo museoan antolatutako BAGERAren jardunaldietan, Donostian euskarari buruzko kezka eta soziolinguistikari buruzko gutxieneko ezagutza jasotzearen premia behin eta berriz azaldu zen. Ondorioz, “erabileran nola eragin” lan taldetik, eztabaida-hausnarketa-gogoetarako gune bat sortzearen ideia atera zen. Gune honen helburua euskarari buruzko kezka duen orok soziolinguistikari buruzko gutxieneko ezagutza eskuratzea, euskararen egoeraz eta bere berreskurapenerako dauden iritziak eta proposamenak ezagutzea eta gaiaz norberak dituen hausnarketa trukatzeko gunea sortzea da.
Martxoaren 11ean, Koldo Mitxelena Kultur etxean, 19:30ean " Euskal mendizaletasuna frankismoaren garaian: 1939-1960” izeneko hitzaldia eskainiko digu Antxon Iturriza idazle Donostiarrak.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren, Bagera Elkartearen eta auzoetako euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ egitasmoa martxan jarriko da Donostiako hainbat auzoetan martxoan zehar. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
Euskara Europan sustrairik luzeena duen hizkuntzetako bat da eta sorrera garaietatik etenik gabeko historia izan du. Hizkuntza isolatua da, beste hizkuntza biziekiko ahaidetasun genetiko ezagunik ez baitauka. Hizkuntza minorizatu eta minoritarioa ere bada, hiztun gutxiko hizkuntza zapaldua baita. Biziraute prozesuan egon da betidanik, eta dago. Izan ere Euskal Herriko lurretan badira guneak non euskarak zapalkuntza handia bizi duen; Nafarroan esaterako.
13 urte dira web gunea egin genuenetik eta web orria berritzeko garaia iritsi zaigu.
Udaberrian, Bidea marraztera goaz! deituriko jardunaldiak antolatu genituen. Helburua, Donostiako euskaltzaleok bildu eta denon artean Donostia euskalduntzeko zer behar dugun definitzen hastea zen. Horretarako hainbat bidelagun izan genituen, eta bakoitzak bere ikuspuntu eta esperientzietatik planteatutako hiru galderei erantzuten ahalegindu ziren. Gauza asko entzun eta esan genituen, saioak aberatsak izan zirela iritzi dugu.
Udaberrian, Bidea marraztera goaz! deituriko jardunaldiak antolatu genituen. Helburua, Donostiako euskaltzaleok bildu eta denon artean Donostia euskalduntzeko zer behar dugun definitzen hastea zen. Horretarako hainbat bidelagun izan genituen, eta bakoitzak bere ikuspuntu eta esperientzietatik planteatutako hiru galderei erantzuten ahalegindu ziren. Gauza asko entzun eta esan genituen, saioak aberatsak izan zirela iritzi dugu.