Apirilaren 14an izango da hurrengo Bageraren Soziolinguistika solasaldia, ohi bezala San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara. Eztabaidatzeko gaia euskara ikasteko motibazioak izango da. Gidaria: Joxe Manuel Odriozola.
Apirilak 14, Soziolinguistika solasaldia Donostian
2015-04-13 10:31
Hamarkada hauetan aldatu al dira euskarara hurbiltzeko motibazioak? Zeintzuk dira egun motibazio-iturri nagusiak? Nola eragin liteke horietan?
Euskarriak: Txerra Rodriguezek jakin aldizkarian idatzitako "hirugarren ontzia" artikulua eta Pello Jauregiren Emunek antolatutako jardunaldietako parte hartze bideoa erabiliko ditugu.Antolatzailea: Bagera Elkartea
Laguntzailea: San Telmo Museoan
Erantzunak kargatzen...