Teknologia albisteak

adm.euskaraz.taldea

Erabiltzailearen artikuluak

Nafarroako Gobernuak ez ditu ele bitan jarriko Nafarroako sarreretako kartelak

2016-10-15 : 10:55

Ez dituzte kartelak aldatuko, eta berritzen direnean ere gaztelania hutsean berrituko direla ematen da aditzera. Beraz, non dago Aldaketa?

Eremu euskaldunerako Euskararen Dekretua aldatzeko proposamena, mahai gainean.

2016-10-07 : 12:02

2015eko martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren Plana errekurritu zuen. Gobernu berria 2015eko abuztuan sartu zen. Hurrengo 9 hilabeteetan erekurtso hori kentzeko ez zuen ekimenik hartu Gobernu berriak eta 2016ko maiatzean baliogabetu zuen Justiziako Auzitegi Nagusiak. Ea orain lehenbailehen aldaketa hauek onartzeko ausardia duen!

Nafar gehienak ETB3 gabe

2016-09-20 : 09:31

"ETB3 ia Nafarroa osoan ikusiko da". Bai, baina ez Iruñerrian, nafar gehieneak bizi diren tokian. Iruñerrrian, hutsik gelditutako lizentziak baliatuz, ETB1 eta ETB2 ikusiko ditugu. Nafarroako haur gehienak euskarazko marrazki bizidunik gabe uztea haien euskararen kalterako izanen da, euskararen kalterako.

Turismoko Eskuliburua, euskararen kontra.

2016-08-29 : 08:32

Nafarroako Gobernuaren wewbgunean kontsulta daiteke Nafarroako turismoko seinaleen eskuliburua; aurkitzeko, aski da Google-n "Manual de señalización turística de Navarra" idaztea. Euskararen kontrako hizkuntza politika bati dagokio; funtsean, ez du aldaketarik izan. Turismoko seinaleen eskuliburua goitik behera berrikusi eta aldatu behar da, testu, grafiko eta logotipo guztietan. Noiz eginen du hori Nafarroako Gobernuak?

Nafarroako Kutxa Banku Fundazioaren ekitaldietan euskara gutxi oraindik.

2016-08-22 : 08:25

Politikaren aro berria omen den honetan, Fundazioak konpromiso gehiago erakutsi behar luke Nafarroako egoera soziolinguistikoarekin. Are gehiago, euskara baztertu beharrean, sustatu beharko luke.

Pentsatzeko eta euskara erabiltzeko askatasuna.

2016-08-18 : 13:08

Nekez uler daiteke nola alderdi politiko batzuek, urtetan, diru-laguntzak ukatu dizkieten hainbat gurasori euskarazko hitz hori erabiltzeagatik. Ez da beren dirua; zergetatik hartutako dirua da, guraso kaltetuek ere pagatu dituzten zergetatik. Nafarroako gobernu berria zoriondu beharra dago, testuliburuetan "Euskal Herria" hitza zentsuratzeari bukaera emateagatik. Pentsamendu eta adierazpen askatasunaren kontua da alde batetik, eta geure hizkuntza erabiltzeko eskubidearen kontua, bestetik.

ETB3 Iruñerrian nahi dugu.

2016-07-27 : 21:56

UPNk eta PPk eragindako ETBren itzalaldiak ondorio gogorra izan du eta izanen du Iruñerriko haur euskaldunentzat: Marrazki bizidunak euskaraz ezin ikustea. Pankartaren atzean jarriz, Iruñerrian ETB3 nahi dugula adierazi nahi diogu Nafarroako Gobernuari.

Nafarroako Gobernuaren lan deialdiak eta euskara: Legea behintzat bete dadila!

2016-07-28 : 11:13

Nafarroako Gobernu berriaren lehenbiziko urtea iraganik, hauxe da lan deialdiei eta euskarari buruzko ondorioa: Legeak dioena ere ez da bete. Gobernu berriak, lehenbiziko urtean, 15 zerrenda egin ditu, eta horietan ez du euskara baloratu.

ETB3 Iruñerrian nahi dugu eta Euskal Herria hitza ez zentsuratzea

2016-07-19 : 15:10

EAE eta Nafarroako Gobernuen artean sinatutako Hitzarmenean hauxe agertzea ez dugu ongi ikusten: "Nafarroako Foru Komunitatea Euskal Autonomia Erkidegotik eta haren lurralde historikoetatik bereizitako errealitate gisa aurkeztu eta irudikatuko da ETBko profesionalek idatzitako informazioetan eta horiek aurkezterakoan". Gure taldeak uste du puntu horrekin Euskal Herriaren izaera ezkutatu nahi dela eta Euskaltzaindiak onartutako hitzaren zentzua zentsuratu nahi dela. UPNren izpiritua ezin kendurik, beraz. Iruñerrirako kanala ETB3rako erabiltzea eta Hitzarmeneko puntu hori ezabatzea dira gure eskaerak Nafarroako Gobernuarentzat.

Elebitasun eske Baluarten, Nafarroako Museoan eta Errege Artxibo Nagusian

2016-06-18 : 10:16

Administrazioan Euskaraz Taldeak 2016ko ekainaren 7an Parlamentuaren akordio horiek betetzea eskatu zuen Nafarroako Gobernuaren Erregistroan, elebitasuna ezartzerakoan Errege Artxibo Nagusia ahaztu gabe. Ea hain berria ez den oraingo Gobernua gai den hutsune horiek behar bezala betetzeko!

Euskarazko haur eskolak nahi dituzten gurasoak, justiziaren zain.

2016-06-10 : 09:37

Helegitea jarri zuten gurasoek gaztelaniazko eskaintza ziurtatuta zeukaten eta lehengo tokitik ez oso urrun. Afera hau orain arteko erregimeneko alderdiek lagundu eta epaileak babestutako guraso talde txiki horren eta euskarazko eskaintza nahi duten gurasoen artean dago. Guraso talde txiki horrek beste gurasoei euskarazko eskaintza ukatzea lortu du epaitegian, haiek gaztelaniazko eskaintza arriskuan ez bazuten ere.

Euskara baloratzen ez da ausartzen Iruñeko EH Bildu, ingelesa baloratu gabe, honek lanean ezertarako balio ez badu ere.

2016-05-24 : 09:01

Barcinak hasitako ildoari Iruñeko EH Bilduk jarraitu dio: Hau da, ingelesa inolako beharrik gabe baloratzea. Barcinaren asmoa garbia zen: PAI bultzatzea, D ereduaren kaltetan. Zein da Iruñeko EH Bilduren asmoa? Gure taldearen ustez, EH Bilduk Iruñeko Udalean lan deialdietako euskararen eta beste hizkuntzen balorazioan iparra erabat galduta dauka.

Nafarroan Gobernu euskaltzalea behar dugulako, ekainaren 4an Kontseiluaren manifestaziora.

2016-05-14 : 13:16

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak manifestazioa deitu du, Iruñean, ekainaren 4rako. "Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu" lelopean. Golem zinemetatik aterako da, arratsaldeko 5 eta erdietan. Administrazioan Euskaraz taldeak euskaltzaleak Kontseiluaren manifestaziora joan daitezen deitzen ditu. Garbi, oso garbi eduki behar dugu: Gure presiorik gabe, Gobernu honekin ere jai dugu! 

Euskara baloratzen ez da ausartzen Iruñeko EH Bildu, ingelesa baloratu gabe, ezertarako balio ez badu ere lanean.

2016-05-10 : 21:39

Barcinak hasitako ildoari Iruñeko EH Bilduk jarraitu dio: Hau da, inglesa inolako beharrik gabe baloratzea. Barcinaren asmoa garbia zen: PAI bultzatzea, D ereduaren kaltetan. Zein da Iruñeko EH Bilduren asmoa? Gure taldearen ustez, EH Bilduk Iruñeko Udalean lan deialdietako euskararen eta beste hizkuntzen balorazioan iparra erabat galduta dauka.

Haur Eskolen afera: Iruñeko agintari berrien hipokresiaren erakusle

2016-05-03 : 10:09

Haur Eskolen afera: Iruñeko agintari berrien hipokresiaren erakusle da edo, bestela, Udalaren kontrol faltaren erakusle. Bai, aldaketaren aldeko udal gobernu batek utzi du horrelako txostentxoa epaile baten eskuetan erabaki dezan. Hau da, ziur aski euskararekiko inolako sentiberatasunik ez duen epaile baten eskuetan (normalean epaileek uste dute euskararen aurka aritzeko ordaintzen dietela).

Iruñeko Udalean, ingelesa bai, euskara ez

2016-04-11 : 15:51

Babes Zibileko laguntzaile lanpostua aldi baterako kontratu bidez betetze aldera, hiru izangai-zerrenda osatzeko deialdia onartu zuen Iruñeko Udalak, 2016ko martxoaren 17an. Horietako bat Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko Objektu Galduen Departamenturako, ingelesezko B2 titulua edukitzeko betekizunarekin. Ez, ordea, euskaraz jakiteko betekizunarekin.

Iruñeko Udaleko Plantilla Organikoan euskararen irizpidea sartu beharra dago

2016-04-06 : 09:38

2016ko martxoaren 2an argitaratu zen Iruñeko Udaleko 2016ko Plantilla Organikoa. Lanpostuen hizkuntz profilei dagokienez, aldaketa txikiak besterik ez dira izan. Hau da, UPNren gobernu taldeek ezarritako eskemekin egindako Plantilla Organikoa da.

Barañaingo Udala ere euskararekin uzkur.

2016-03-30 : 09:45

Barañainen ere garaia aldatu da. EH Bildu dago orain alkatetzan. Baina urrezko arau hori ez da aldatu. Euskara puntuatzeko aukera hori euskara ez puntuatzeko aukera bihurtuta dago, berriz ere. Barañaingo Udalak bere instalazioetan etxezaintza, atezaintza eta antzeko lanak egiteko langileen zerrenda osatzeko deialdia egin du (2016ko martxoaren 14an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta). Euskara jakitea eskatzen duten lanpostuetan B1 edo B2 maila eskatzen du. Gainerako lanpostuetarako ez du euskararen ezagutza puntuatzen.

Iruñean euskara hizkuntza ofizial izateko eskaera

2016-03-16 : 00:13

Euskalgintzaren betiko aldarrikapena izan da euskara hizkuntza ofiziala izatea. Gaur egun, euskara ez da ofiziala Nafarroa osoan. Hiriburuan, Iruñean, ere ez. Nafarroako Parlamentuak zail izanen luke Euskararen Legeari eustea, behar den lekutik aldaketa proposamena etorriz gero.

Nafarroako Gobernuaren ongietorria, euskaraz txikiago

2016-03-04 : 10:02

Pena da, behin egoera okerrak zuzentzen hasita, gauzak horrela egitea. Gainera, UPNrengobernua, boterea galdu aurretik, jadanik hasia zen berdin jokatzen. "Eremu ez-euskalduna" deitutakoan, Nafarroara sartzean, kartel batzuek ongietorri egiten zuten 5 hizkuntzatan: Gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz. Ez, ordea, euskaraz. Nafarroako Gobernu berria hori aldatzen hasi da, eta euskaraz ere egiten digu ongietorri, baina, betiere, gaztelaniaz baino txikiago, atzerriko hizkuntzen tamaina berean. Kartela ere ez du osorik euskaratzen: "Reyno de Navarra" lema bere horretan uzten du, gaztelania hutsean. Eta hau ez da kasualitatea: Horrela du agindua Seinalizazio Turistikorako Eskuliburuan (36. orrialdean).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››