Barcinak hasitako ildoari Iruñeko EH Bilduk jarraitu dio: Hau da, ingelesa inolako beharrik gabe baloratzea. Barcinaren asmoa garbia zen: PAI bultzatzea, D ereduaren kaltetan. Zein da Iruñeko EH Bilduren asmoa? Gure taldearen ustez, EH Bilduk Iruñeko Udalean lan deialdietako euskararen eta beste hizkuntzen balorazioan iparra erabat galduta dauka.
EUSKARA BALORATZEN EZ DA AUSARTZEN IRUÑEKO EH BILDU, INGELESA BALORATU GABE, HONEK LANEAN EZERTARAKO BALIO EZ BADU ERE.
Iruñeko Udalean, gainontzeko udaletan bezala, alkatearen eskumena da lan deialdiak onartzea (beti legeak, ordenantzak eta Plantilla Organikoa urratu gabe).
Beraz, EH Bildu da ardura hori daramana gaur egun.
Orain arte noraeza erakutsi du. Euskara baloratu gabe hasi zen lan deialdiak egiten, agian UPNren beldur.
Kritiken aurrean jarrera aldatu du, baina bide penagarri batean sartuta.
Ingurumen Hezkuntzako programetako koordinatzaileen, Mugikortasuneko koordinatzaileen, Mugikortasuneko laguntzaileen, Ingurumen Hezkuntzako maila ertaineko titulatuen, Berdintasun teknikarien, Gazteriako teknikarien eta PArtaidetzako teknikarien zerrendak osatzeko deialdiak argitaratu ditu, orain dela egun batzuk.
Euskara jakitea puntuatzea erabaki du, Hizkuntzen atalean. Hiru deialditan, 10 puntuko balioa eman dio (puntu guztien % 7'69). Baina bere burua zuritzeko, ingelesari ere balioa eman dio (8 puntu), atal berean. Beraz, euskararekin 10 puntu lor daitezke, ingelesarekin 8 eta biekin 10.
Okerrago jokatu du lau deialditan, euskarari eta ingelesari balio bera eman baitio (10 puntu), atal berean. Euskararen Ordenantza urratu du, euskarari ingelesari baino % 25 gehiago puntuatzea agintzen baitu.
Ziur aski harro geratu da EH Bilduk zuzentzen duen Iruñeko Udala. Arazoa da ingelesaren balorazio hori erabat artifiziala dela. Ez da Iruñeko ohiko hizkuntza, ez da hizkuntza ofiziala eta ez da lan hizkuntza. Hau da, ingelesari balioa eman dio, lanpostuen beharrek inolaz ere eskatu gabe. Erabat lotsagarria da hori, baina euskara eta atzerriko hizkuntza hori parekatzeko temak mutur horretara eraman du.
Barcinak hasitako ildoari Iruñeko EH Bilduk jarraitu dio: Hau da, ingelesa inolako beharrik gabe baloratzea. Barcinaren asmoa garbia zen: PAI bultzatzea, D ereduaren kaltetan. Zein da Iruñeko EH Bilduren asmoa? Gure taldearen ustez, EH Bilduk Iruñeko Udalean lan deialdietao euskararen eta beste hizkuntzen balorazioan iparra erabat galduta dauka.
Lau deialditan hizkuntzak baloratzen dira kanpoko zerrendarako, baina ez barne zerrendarako. Inkoerentzia erabatekoa! Larria bada, barneko zerrendak lehentasuna baitu.
Dena den, hizkuntzen baloraziora iristea ez du ematen oso gogoko duenik eta lehenengo frogan 15 lagun izan ezik gainontzeko guztiak kanporatzea aurreikusita dauka deialdi gehienetan; gainontzekoetan 25 edo 35 lagun besterik ez dira pasako.
LAburbilduz, benetan euskara erabakigarria izaterik ez du nahi. Zergatik ez zuen erran hauteskundeen aurretik?
Iruzurra, gainera, egin du Berdintasun teknikarien, Gazteriako teknikarien eta Partaidetzako teknikarien zerrendak osatzeko deialdiekin. Euskara eskatzen dela ematen du, baina ez da egia. Euskararen titulua eskatzen du profil hori duten lanpostuetarako, besterik ez. Gaur egun, Plantilla Organikoan postu horiek ez dira existitzen. Plantilla Orgnaikoa aldatuko dute, postu horiek eskakizun hori gabe bete eta gero?
Sinesgaitza da, baina egia. UPNk euskara ez puntuatzeko erabiltzen zituen trikimailuei irudimen handiz trikimailu berriak erantsi dizkio EH Bilduk. Erabat erabat lotsagarria!
Erantzun
Sartu