Nafarroako Gobernuaren wewbgunean kontsulta daiteke Nafarroako turismoko seinaleen eskuliburua; aurkitzeko, aski da Google-n "Manual de señalización turística de Navarra" idaztea. Euskararen kontrako hizkuntza politika bati dagokio; funtsean, ez du aldaketarik izan. Turismoko seinaleen eskuliburua goitik behera berrikusi eta aldatu behar da, testu, grafiko eta logotipo guztietan. Noiz eginen du hori Nafarroako Gobernuak?
Hau da jarraibiderik larriena: 40. orrialdean, adierazten da eremu ez-euskaldunean seinale turistikoak gaztelania hutsean izanen direla.
Okerrena hori izanik ere, badira gehiago. Nafarroako sarbideetan, turistari ongietorri egiteko karteletarako, jarraibide hau dago legeak ez-euskaldun deitzen duen eremurako: "Ongi Etorri" hitzak gaztelaniazkoak baino txikiagoak izanen dira, grafikoek erakusten dutenez, atzerriko hizkuntzekin batera multzokaturik agertuko dira, eta "Reyno de Navarra" gaztelania hutsean geldituko da (36. eta 37. orrialdeak).
44. orrialdean, Agoitz herria "zona castellana" izeneko zerbaiten barnean kokatzen du (zer da hori?, Agoitz eremu mistoa da legearen arabera).
Turismoko seinaleen eskuliburua goitik behera berrikusi eta aldatu behar da, testu, grafiko eta logotipo guztietan. Noiz eginen du hori Nafarroako Gobernuak?
Erantzun
Sartu