2016ko martxoaren 2an argitaratu zen Iruñeko Udaleko 2016ko Plantilla Organikoa. Lanpostuen hizkuntz profilei dagokienez, aldaketa txikiak besterik ez dira izan. Hau da, UPNren gobernu taldeek ezarritako eskemekin egindako Plantilla Organikoa da.
1.500 lanpostu baino gehiagotan behar diren hizkuntz profilak zehaztea ez da erraza. Hiritar euskaldunei arreta ematea eta lan hizkuntza moduan urratsak egiteko bidea prestatzea izan beharreko irizpideak dira, gure ustez, lan hori egiteko.
Lan nekeza eta agintaldiko lehenengo urte erdian egin ez izana ulergarria izan daiteke. Baina ez horrelako Plantilla Organikoa 2017an aurkeztea.
Administrazioan Euskaraz Taldeak Iruñeko Udalari eskatzen dio lanean hasteko, 2017an, gure hizkuntza, hizkuntza arrotza izateari utz diezaion Iruñeko Udalean, eta Plantilla Organikoan euskara Udaleko hizkuntza eta euren langileen hizkuntza dela garbi gera dadin.
Erantzun
Sartu