2015eko martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren Plana errekurritu zuen. Gobernu berria 2015eko abuztuan sartu zen. Hurrengo 9 hilabeteetan erekurtso hori kentzeko ez zuen ekimenik hartu Gobernu berriak eta 2016ko maiatzean baliogabetu zuen Justiziako Auzitegi Nagusiak. Ea orain lehenbailehen aldaketa hauek onartzeko ausardia duen!
Baztango Udalean euskararen erabilera normalizatzeko Plana Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Aretoak baliogabetu zuen, 2016ko maiatzaren 3an. Arrazoia: 29/2003 Foru Dekretua urratzen zuela.
Horrexegatik, oztopo hori kentzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 29/2003 Foru Dekretua aldatzeko proposamena aurkeztu dio Administrazioan Euskaraz Taldeak Nafarroako Gobernuari. Hau da, eremu euskaldunerako artikuluak aldatzea eskatu diogu. 2016ko irailaren 15ean Erregistroan aurkeztu genuen gure proposamena.
Zeintzuk dira gure taldeak aurkeztutako proposamenik garrantzitsuenak?
1) Estatuko Administrazioa Dekretuaren aplikazio eremuan sartzea.
2) Hirugarrenen bidez ematen diren zerbitzu publikoak aplikazio eremuan sartzea.
3) Eremu euskalduneko entitate publikoen arteko komunikazioak, igortzaileak hala erabakitzen badu, euskara hutsez izateko aukera ahalbidetzea.
4) Aukera bera ahalbidetzea, Estatuko Administrazioak eta Justizia Administrazioak Nafarroan dituzten egoitzei komunikazioak bidaltzerakoan.
5) Errotuluak, barnekoak eta kanpokoak, euskara hutsez jartzeko aukera ahalbidetzea.
6) Nafarroako Gobernuak edo eremu mistoko entitate publikoek eremu euskalduneko entitate publikoei komunikazioak bidaliz gero, euskara hutsez izateko betebeharra, eremu euskalduneko entitate publikoak hala eskatu badu.
7) Lanpostuetan euskara jakitea derrigorrezkoa izatea erabakitzeko herritarrei eman beharreko arreta eta euskara lan hizkuntza izatea kontuan izateko arrazoiak izatea.
8) Horrelako postuen kopurua zehazteko irizpidea: Gutxienez, euren eremuan duten euskaldun hiztunen portzentaia gehi euskaldun pasiboen portzentaia gehi % 2 izatea. Estatuko Administrazioari eta Nafarroako Gobernuari dagokionez, honetarako euren eremua eremu euskaldun osoa izanen da.
9) Lanpostuan euskara jakitea nahitaezkoa ez denean, euskara baloratuko da meritu moduan edo azterketa ez baztertzailean (gutxienez, deialdiko puntu guztien % 10).
2015eko martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren Plana errekurritu zuen. Gobernu berria 2015eko abuztuan sartu zen. Hurrengo 9 hilabeteetan errekurtso hori kentzeko ez zuen ekimenik hartu Gobernu berriak eta 2016ko maiatzean baliogabetu zuen Justiziako Auzitegi Nagusiak. Ea orain lehenbailehen aldaketa hauek onartzeko ausardia duen!
Erantzun
Sartu