Teknologia albisteak

Iruñean euskara hizkuntza ofizial izateko eskaera

Erabiltzailearen aurpegia
2016-03-16 : 00:13

Euskalgintzaren betiko aldarrikapena izan da euskara hizkuntza ofiziala izatea. Gaur egun, euskara ez da ofiziala Nafarroa osoan. Hiriburuan, Iruñean, ere ez. Nafarroako Parlamentuak zail izanen luke Euskararen Legeari eustea, behar den lekutik aldaketa proposamena etorriz gero.

Nafarroako Parlamentuko gehiengoa ez dago prest Euskararen Legea aldatzeko, Ahal Duguk eta Ezkerrak horren alde egin behar luketen arren.

Hala ere, Nafarroako Parlamentuak zail izanen luke Euskararen Legeari eustea, behar den lekutik aldaketa proposamena etorriz gero.

Horrexegatik, Administrazioan Euskaraz Taldeak Iruñeko Udalari eskatu dio hurrengo eskaera Nafarroako Parlamentuari luzatzeko: Iruñean euskara ofizial izenda dezala.

Ea gaia mugitzen den! Zalantzarik gabe, Iruñean euskara ofizial izatea oso onuragarria izanen litzateke euskararentzat eta euskaldunontzat. Euskara ez da guregandik at bizi; beraz, gure-gurea dugu aldarrikapen hau.

Erantzun

Sartu