EAE eta Nafarroako Gobernuen artean sinatutako Hitzarmenean hauxe agertzea ez dugu ongi ikusten: "Nafarroako Foru Komunitatea Euskal Autonomia Erkidegotik eta haren lurralde historikoetatik bereizitako errealitate gisa aurkeztu eta irudikatuko da ETBko profesionalek idatzitako informazioetan eta horiek aurkezterakoan". Gure taldeak uste du puntu horrekin Euskal Herriaren izaera ezkutatu nahi dela eta Euskaltzaindiak onartutako hitzaren zentzua zentsuratu nahi dela. UPNren izpiritua ezin kendurik, beraz. Iruñerrirako kanala ETB3rako erabiltzea eta Hitzarmeneko puntu hori ezabatzea dira gure eskaerak Nafarroako Gobernuarentzat.
Irailean bukatuko omen da UPNk eta PPk eragindako ETBren itzalaldia.
Nafarroako Gobernuak tokian tokiko LTDren kanalak banatzeko eskumena du. Iruñerrian kanal bakarra dago libre. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak EITBren emisioak Nafarroan ahalbidetzeko akordioa uztailaren 1ean sinatuta, Iruñerrirako kanala ETB1 ikusteko erabiliko omen da.
Gure taldearen ustez, ez da erabaki egokia. Oraindik Iruñerriko etxe askotan ETB1 analogikoan ikusten da. Beraz, kanal hori ETB3rako erabiltzea egokiagoa dela uste dugu. Iruñerriko haur euskaldunek aspalditik dute marrazki bizidunak euskaraz ikusteko beharra. Beraz, egoera honetan irtenbide praktikoagoa dela uste dugu.
Bestaldetik, Euskaltzaindiak 2004ko uztailaren 23an erabaki zuena gogratu nahi dugu:
"Aspaldiko mendeetatik hedatua izan da Euskal Herria izena, kultura ezaugarri aski jakinak dituen herrialdea adierazteko, politika eta administrazio mugen nahiz ezberdintasun historikoen gainetik erabilia. Izen hori euskara + herri hitzetatik sortua da, hots, 'euskararen herria'.
Gorago adierazi guztiaren argitan, Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, eta izen hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide. Aldi berean, gogorarazi nahi du mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor zaiola, eta inork eta ezerk ez du tradizio hori hausteko edo bere gogara aldatzeko eskubiderik".
Horrexegatik bi Gobernuen artean sinatutako Hitzarmenean hauxe agertzea ez dugu ongi ikusten: "Nafarroako Foru Komunitatea Euskal Autonomia Erkidegotik eta haren lurralde historikoetatik bereizitako errealitate gisa aurkeztu eta irudikatuko da ETBko profesionalek idatzitako informazioetan eta horiek aurkezterakoan".
Gure taldeak uste du puntu horrekin Euskal Herriaren izaera ezkutatu nahi dela eta Euskaltzaindiak onartutako hitzaren zentzua zentsuratu nahi dela. UPNren izpiritua ezin kendurik, beraz.
Iruñerrirako kanala ETB3rako erabiltzea eta Hitzarmeneko puntu hori ezabatzea dira gure eskaerak Nafarroako Gobernuarentzat.
Erantzun
Sartu