Gaur egun Nafarroako haur gehienek ez dute ETB3 (marrazki bizidunak euskaraz) ikusteko aukerarik, eta ez dago aldaketarako zantzurik. Giltza PPren Gobernuaren esku dago, eta erraztasunak eman ordez, traba teknikoak eta isunak jartzen ari da, Nafarroan euskarazko kateak eta irratiak hartzearen kontra.
Foruzain-kabo izateko azken lehiaketan (2017-6-5eko NAO), Nafarroako hegoaldean, alemanak, ingelesak eta frantsesak 5 puntu ematen zituzten bakoitzak. Euskarak, berriz, zero puntu.
2017ko maiatzaren 16an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu idazkariak horrela erantzun zion Nafarroako Administrazioetako Korrika Batzordeari, Justizia bere burua euskalduntzen hasteko egindako eskaria dela eta: Espainiako “botere legegilearen kontua da”. Ez omen dago arlo horretan ezer egiterik. Egia ote?
Zertarako balio du Euskararen Ordenantza ona izatea, gero ez bada berak ezarritakoa betetzen? Ba al dakite Atarrabiako zinegotziek onartutako arauak bete behar dituztela? Ba al dakite euskararen inguruan behar bezalako sentiberatasuna ez erakusteaz gain, deialdiei segurtasun juridikoa ukatu dietela eta helegiteen bidez baliogabetu daitezkeela, inplikatutako pertsonak kaltetuta utziz? Ezin dituzte gauzak behar bezala egin?
Irakurleren batek helbide fiskala aldatzeko agiria euskaraz nahi badu, lasai egon bedi: Iruñeko Udala horretan ari da.
Nafarroako administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio Iruñeko Udalari. San Ferminetan turistak artatzeko lanpostu batean ingelesa derrigorrezko izango da, eta euskara ez. Beraz, ingelesdunak euskaldunak baino arreta hobea jasoko du. Ezin al zen eskatu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jakitea? Iruñean ez al dago hiru hizkuntzak dakizkienik?
Iruñeko Udaleko plantilla organikoa argitaratu zen 2017ko martxoaren 8an. 1.615 lanpostuetatik euskarazko hizkuntz profila 51 lanpostuk daukate (% 3'16). Egun berean, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia organismo autonomoko plantilla organikoa argitaratu zen. 33 lanpostu dira, euskarazko hizkuntz profilik gabekoak guztiak. Biztanleen %22 euskaldunak edo euskaldun hartzaileak diren hiriburuan.
Pertsona batek Administrazioan lanpostu bat lortzen badu eta postu horretarako euskara jakitea beharrezkoa bada, gero betiko debekaturik du euskara nahitaezkoa ez duen beste postu batera aldatzea.
Eremu mistoan herritarrei aitortzen zaie Administrazioetara euskaraz zuzentzea eta hauek behartatuta daude horri erantzuna ematera. Horrexegatik, eremu mistoko herri handi guztiek Euskararen Ordenantza onartuta daukate. Abaigar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Mendigorria, Murieta, Oibar, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga herriak laster eremu mistora igaroko dira, baldin Parlamentuan Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdien mozioak aurrera egiten badu. Noain-Elortzibar ere sartuko da, Udalak hala erabakitzen badu.
Nafarroako Gobernuko zerbitzu zentraletan irudi eta komunikazioei dagokienez elebitasuna ezartzea, bai, aurrerapausoa da. Zuzenean, ondorio juridikoak izanen dituen aurrerapausoa. Baina hainbeste gabezia duen Proiektu batean, ez ote da izanen beteko ez den aurreikuspen bakarra?
Joan zen astean, Administrazioan Euskaraz Taldeak deiturik, Vianako Printzea Espezialitate Zentroan elkartu ginen, osasun txartel berria ele bitan egin dadin Nafarroa osoan.
Nafarroako herrien euskarazko izen guztiek ofizialtasuna izatea behar-beharrezkoa da. Euskararen normalizazioa adieraziko luke horrek. Euskarazko izena ofiziala izatea euskarari eta euskaldunoi zor zaiguna da.
Espero dezagun Proiektutik Dekreturako bidean gure proposamenak jasotzea! Eremu misto eta "ez euskaldun"-erako zeintzuk dira gure proposamenik garrantzitsuenak eta Nafarroako Gobernuak prestatu duen Proiektuan ez daudenak?
Kontseilariak amore emanen du ala azkenean eskaera ukatu egin deu? Erantzuna, laster!
"702/2013 Errege Dekretuarekin bat, eta indarrean den zonifikazioaren arabera", Osasun Txartel berriak gaztelania hutsean eginen dira eremu euskaldunetik kanpo.
2016-17 ikasturtean, San Frantzisko eskolan publikoan, 38 haurretatik 29 matrikulatu dira D ereduan 3 urtekoen artean. Adierazle objektibo samarra da.
Gobernuak ez du onartzen euskara hutsean egitea, argudiatuz Estatu guztirako balio duela.
Nafarroako Gobernuak, lehengoak eta oraingoak, kontratazio zerrendak egiten ditu euskara baloratu gabe, eta gero zerrenda horiek berak erabiltzen ditu Nafarroa osorako, eremu euskalduna barne.
Noain aldeko Mankomunitate horretan baliteke gaur egun UPNren eragina lehengo bera ez izatea. Noain-Elortzibarreko Udaleko alkatetza galdua dauka, bederen. Barañaingo Udalak eta Iruñeko Udalak EH Bilduko alkateak dituzte. Hala ere, 2015eko maiatzaren 24ko gauean euskaltzaleok sentitu genuen poza hain arrazoizkoa ez zela ikusten ari gara. Baliteke egoera hobean egotea orain, baina espero genuen egoera ez da hau.
Nafarroako Gobernuaren eginkizunen artean euskara, gure hizkuntza, sustatzea dago. Kultur programazioan ere egin behar du. Beste eskaintzak aberasgarriak izanik ere, euskarazko kultura bultzatzeari begira badauka zer hobetu. Ea hurrengo udan hala egiten duen!