Teknologia albisteak

Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Sustatu
2025-09-04 : 10:11

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie profesionalei. Elhuyarrek eta Hitz Zentroak hartu dute parte Itzulbideren ikerketa eta garapen-prozesuan, 200 profesional baino gehiagorekin batera.

Publizitatea

Beste AA txinatar bat: Z.ai

Sustatu
2025-09-03 : 09:58

Abuztuan albiste izan zen adimen artifizial (AA) txinatar batek, Z.ai delakoak, "agente adimentsua" sortu duela mugikorretan instalatzeko (iOS eta Android) eta baita web bidez ere. Egia esanda, ez dugu aurkitu ez app dendetan ez webgunean, baina kontu interesgarria da ze "adimen artifizialeko agenteen" (AAA esan beharko dugu euskaraz?) aroa laster da hemen: hau da, ez bakarrik galderak erantzuten dituen AA txat bat, baizik eta zure izenean Interneten egitekoak beteko dituen AA bat, hala nola, adibidez, bidaia baterako hotel bat erreserbatu, edo agindu N dokumentu prozesatzeko eta sare sozialetan laburpenekin post bat argitaratzeko... Bueno, ba ez dugu probatu oraindik Z.ai nola dabilen horretan, baina txatean euskaraz badabilela ikusi dugu, eta "arrazoitze! funtzioak dituela.

Googlek ez du Chrome edo Android saldu beharko

Sustatu
2025-09-03 : 08:43

Bart AEBetan epai garrantzitsua eman da jakitera, Googleren monopolio izaeraren inguruko auzi batean. Googleren lehiakide eta bazkideek beren tresnak erabiltzeko baldintzak eraldatzeko neurriak proposatu ditu Amit P. Mehta epaileak, baina egon zitekeen neurri latzena baztertu du: Googleren (edo Alphabet deritzon enpresa matrizearen) adar osoak enpresatik bereizteko agindua eman zezakeela uste zen, bereziki Chrome nabigatzailea edo Android saltzea edo enpresatik bereiztea, baina hori ez da gertatuko. Bereziki, zenbait enpresa teknologikok adierazi zuten Chrome erosteko interesa, hala nola Perplexity AAn oinarritutako bilzatzailea, OpenAI (ChatGPTren sortzailea), eta Yahoo (aspaldiko zerbitzua, bizirik daude oraindik?). Ba ez, ez dute Chrome erosiko.

Laba espazioa berrirekiko da Iruñean larunbatean

Sustatu
2025-09-02 : 09:42

2022ko urtarrilean ireki zen Laba Iruñean, 2021ean abiatze kanpaina bat egin ondoren. Euskararentzako eta kulturarentzako espazio eta topagune gisa sortu zen Iruñearen erdian. Sei hilabetez itxita egon da aurten, eta eraldaketa baten ondoren, larunbat honetan berrirekiko da.

Plone lantzen: Beethoven sprint-etik hurrengo Ploneconf-era

2025-08-31 : 09:42

Edukia kudeatzeko sistema indartsu eta software librekoa da Plone, CodeSyntax edukia kudeatzeko premia duen erakunde eta enpresei gomendatzen dien softwareetako bat. Ikasturte berri honetan ere Ploneren nazioarteko komunitatean jardungo dugu, udazkenean Jyvaskylan (Finlandia) egingo den Ploneconf 2025 biltzarrera joanda. Eta uda aurretik, hain zuzen, Beethoven Sprint delakoan egon ginen, Bonn hirian (Alemania).

Mugikorrak, ordenagailuak eta adin-txikikoak, zein adinekin zer egin

Sustatu
2025-08-30 : 10:57

Duela bi aste argitaratu genituen Ingurune digital segurua sustatzeko gomendioen sorta osatzeko, Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen gidatik, beste jakingarri bat: mugikorrak eta adin-txikikoak, zein adinekin zer egin.

Bideojokoen munduan barneratzen: ikastetxeetan lantzeko proposamena

Sustatu
2025-08-28 : 11:53

Ikasturte berrira begira "Bideojokoen munduan barneratzen" izeneko ikas-egoera argitaratu du Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE, euskarazko Wikipediaren kudeatzaileak) Wikikasi bere proiektuaren baitan. Interesa duenak modulo hau aplikatzeko 2025-2026 ikasturtean idatz dezake hezkuntza [a bildua] wikimedia [puntu] eus helbidera, eta EWKEren laguntza jasoko dute.

Euskara gabe ez gara: normalizaziorako proposamenak hezkuntza komunitateetan

Sustatu
2025-08-27 : 09:39

Euskarazko eskolak emate hutsa baina gehiago erdietsi beharko lukete ikastetxeek euskararen normalizazioan, horixe pentsatu dute Arabako Aiaraldea eskualdean. Eta hain zuzen ere, ikasturte berrira begira, halako konpromiso bat sinatu dute Aiaraldeko hamabi ikastetxek, 2024ko urrian Hernaniko Ikastetxeek plazaratutako dekalogo batekin bat eginez (Gu Geok ekimena deitu zioten han). Hamar puntu haiei, beste proposamen batzuk gehitu dizkiote, eta "Euskara gabe ez gara" manifestua kaleratu ere bai (irakurri hori hemen).

Diziplinarteko ikerketa-proiektuen beka (Badalab eta UEUk eskainia)

Sustatu
2025-08-25 : 09:05

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen beka deialdia egin dute. Irailaren 22ra arte egongo da eskabideak egiteko aukera.

Joseba Jaka beka: komikia edo eleberri grafikoa lantzeko 2025ean

Sustatu
2025-08-23 : 11:40

Elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmok. Iaz literatur lana sortzeko izan zen bezala, 2025eko deialdian eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektu bat sarituko da. Beka 10.000 eurokoa izango da. Iazko deialdian Josu Goikoetxeak jaso zuen beka, Hiltzailea eta beste ipuin batzuk izeneko lana proposatuta.

BizkaiaTech-en euskal fedibertsoaz eta gehiago

Sustatu
2025-08-21 : 09:17

BizkaiaTech aldizkarian Euskal fedibertsoari buruz elkarrizketa egin diote Abaraska taldeko Mikel Gartzia Santamariari. Aukera interesgarria ezagutzeko Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko kaleratzen duen agerkari hau. Lau ale dira urtero, eta udakoan etorri da fedibertsoari buruzkoa.

Gelditu abusuak ziber-ligatzean, zeren gertatzen dira

Sustatu
2025-08-18 : 09:40

EHUren Udako Ikastaroetan (UIK) izandako jardunaldi batetik, eduki interesgarri bat. Gazteen bikote harremanetan ziber-bideetatik gertatzen diren abusu egoerak. Maria Dosil eta Uxue Llano EHUko ikertzaileek ikerketa baten berri eman zuten

ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Sustatu
2025-08-14 : 16:11

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.

Tenochtitlan 3D proiektu libre ikusgarria

Sustatu
2025-08-13 : 09:36

Tenochtitlan 3D unibertsitate-ikerketa proiektu baten emaitza da, Thomas Kole holandarrak zuzendua Mexikoko hainbat laguntzailerekin, eta irudiak egiteko software libreko GimpBlender eta Darktable tresnekin egina. Azteken inperioko hiriburuak 1518an zuen itxura berregin dute, espainolek hura menderatu eta funtsean suntsitu baino doi-doi lehenagokoa.

Ingurune digital segurua sustatzeko gomendioak

Sustatu
2025-08-11 : 08:49

Duela aste batzuk eman genuen informazioa nola "guraso-kontrolerako sare" baten berri eman zuen Osakidetzak oso kanpaina publizitario trakets baten bidez. Tira, dena delako hori sare digitalen erabilpen osasuntsuago bat sustatzeko sortutako gida bat zabaltzeko zen; eta bere edukiak ez dira guztiz alferrekoak izango... Hortaz, hemen laburpen bat, proposatzen dituzten gomendioekin ingurune digital segurua sustatzeko.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: