‘Gladysen haritik’ bideopodcasta, emakume teknologoak lehen planoan
Elene Mendizabal informatikari eta eduki-sortzaileak gidatutako saioa bat da ‘Gladysen haritik’ bideopodcasta, emakume teknologoak lehen planoan jarriko dituena ekoizpena. Lehen atala dagoeneko ikusgai eta entzungai dago EITBko GUAU plataforman zein gainerako audio-kanaletan.
Ikusi denbora errealean Flood Hub, uholdeak aurrikusteko Googleren AA sistema
Martxoan iragarri zuen Googlek Flood Hub martxan jarri zuela, uholde eta ekaitz handiak aurrikusteko adimen artifizialeko sistema. Gaur ematen duen irudian Herri Katalanetako kostaldean meterologia agentziak ematen dutenaren berdintsua ematen du.
Euroeskualdean berrikuntza proiektuak egiteko deialdia
Euroeskualdea osatzen dute Akitania Berria Eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak eta kudeatzen dute hiru erakunde / gobernuek. Eremu horien artean eragileen arteko lankidetza-ekintzak sustatzeko finantzazio-laguntza kaleratu dute aurten ere. Epea irekita dago urriaren 9a arte.
Joxe Aranzabalek esan zigun minbizia zeukala
Sustatu 25 sortan urteurren biribiletatik aurrera goaz, 2002 urtera. Zera argitaratu zen goiz batean, Joxe Aranzabal Mondragon Unibertsitateko irakasleak sinatuta: "Medikuak esan dit minbizia dudala". 2002ko irailaren 11n esan zion medikuak hori, eta handik 4 egunera Sustatu bidez jende guztiari Aranzabalek.
Mintzapraktika sarean egiteko aukera Tauparekin ikasturte honetan
Taupa euskaltzale mugimenduaren bazkide diren zenbait elkarte eta udaletan Mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabaldu zen joan den astean. Aurtengo ikasturte honetan hori online egiteko aukerarekin.
Egin zure izozmendia ikusteko nola flotatzen duen
Marraztu izeberg edo izozmendi bat pantailan eta ikusi nola flotatzen duen. Internet horretarako tontakerietarako asmatu zuten, eta hau (Iceberger) zoragarria da. Probatu hemen.
Bertsolariak sarean (25 urtez): bertsozale.com (.eus)
Sustatu 25 sortarekin jarraituz, 2001eko urrikoa hau ere: "Bertsolariak sarean: bertsozale.com / Pasa den astean aurkeztu zen Bertsozale Elkartearen webgunea http://www.bertsozale.com helbidean. Oraindik Xenpelar dokumentazio zentruko datuak ez dauden arren, laister jartzea espero da. Beste informazio batzuen artean, agenda eta informazio oharrak dauzkazue gunean. Era berean, orain martxan dagoen Txapelketa Nagusiaren informazioa ere bai."
Hizkuntza gutxituak eta teknologia: biltzarra Aran haranean azaroan
Komunikazio, Teknologia eta Hizkuntza Gutxituen II. Nazioarteko biltzarra antolatu dute azaroaren 26tik 27ra bitartean Vielhan (Aran haranean, okzitenariazko lurraldea Katalunian). Bertara komunikazioak aurkezteko urriaren 5a arte dago irekita
Ezagutu euskal fauna berria: ibisak
Euskal kostaldeari buruz sartu genuen atzoko albistean, anekdota gehigarri gisa jarri genuen ibis baten agerpena Urolako itsasadarrean. Lehen arraroa izango zen, baina jada ez. Txori hauen inguruan osatu dugu informazioa gaurko artikuluan.