Datorren igandean bozak ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan. Bost alderdi nagusien eta euren hautagaien Twitter kontuak aztertu ditugu eta hizkuntza-erabilera neurtu dugu. Zenbat txiokatzen dute euskaraz? Nola aldatu dira euren hizkuntza-ohiturak denbora zehar? UMAP.eus tresnari esker, 2010etik honako 80.000 txio jaso eta aztertu ditugu eta hautagaien Twitterreko profil linguistikoa osatu dugu. Ezusteko handirik gabe, gaztelania da nagusi alderdi eta hautagai ia-ia guztietan.
Azken egunotan ez da (ia) beste gairik izan euskal txiolarien artean. #BTN17 traola TT izan da azken 3 egunotan, eta atzokoan are gehiago. Milaka txio eta birtxio sortarazi zituen final handiak. Hona hemen egunak eman zuenaren laburpen txiki bat, Twitterren gehien zabaldu ziren txioetan oinarrituta.
Azken hilabete luzeotan euskal txiolarien ohiturak nahiko egonkortuta egon dira, aurtengo udazkena iritsi arte. Iraila-urrian marka guztiak hautsi dira. Sekula baino gehiago erabili dugu Twitter informazioa jaso eta partekatzeko. Sekula baino txio gehiago bota ditugu, eta birtxio portzentajea ere ikaragarri hazi da. Hizkuntza guztietan gertatu da igoera hori, baina nabarmena izan da katalanaren igoera (200.000 txio inguru katalanez). Kataluniako prozesuak eragin zuzena izan du, pentsa zitekeen bezala, euskal twitterlarion jardunean.
Sare sozial gehienek badute euren barne-hizkera, nolabaiteko ahuntz-erdara, sare horretako kideek bakarrik ezagutu eta darabiltena. Twitterrek ere badu berea, eta euskaldunok ere badugu hor gure mintzo berezia. Txio, txiokatu eta birtxiokatu, adibidez. Hala ere, badugu saltsa txiki bat horiek erabiltzeko orduan: bertxio? birtxio? txiotu? txiokatu? birtxiotu? bertxiokatu? Zein forma da hobetsi beharrekoa? Eta dagoeneko hiztegietan jasota al daude? Bada, Txiokatu eta Birtxiokatu dagoeneko jasota daude Elhuyarren hiztegian (eta Berriaren estilo liburuan) eta forma horiek dira hobetsi direnak erabilera estandarrerako.
Egunotan ari da ospatzen Leioan Digitaro Jardunaldia, Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra. Jardunaldi horietan gure ekarpena egingo dugu euskarazko hedabideen inguruko zenbait datu emanez. Umapen Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen dugu, eta azken hilabeteotan bildutako datuekin, euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun domeinu eta informazio-iturriak zeintzuk diren laburbiltzen saiatu gara. Horretarako, 14.500 txiolari euskaldunen jarduna aztertu dugu, eta txiolari horiek 2016ko urtarriletik ekainera bitartean argitaratu dituzten txio guztiak jaso eta aztertu ditugu, txio horietan nagusiki partekatu diren webgune eta hedabideak zeintzuk diren aztertuz. Hona hemen, beraz, Digitaro Jardunaldiko gure aurkezpenaren aurrerapena eta datu nagusiak. Umap.eus Codesyntax enpresak garatutako erreminta da.
Aste honetan hasiko da lehendakaritzarako hauteskunde kanpaina. Sare sozialek inoiz baino indar eta zeresan handiagoa izango dute, eta Umapen hautagaien Twitter profilak aztertu ditugu. Zein da txiolariena? Nola eta noiztik darabilte Twitter? Zer hizkuntzatan txiokatzen dute eta zenbat txiokatzen dute euskaraz? Hona hemen daturik nabarmenenak(*).
Iñigo Aranbarri idazleak, Berrian argitaratzen duen bere iritzi-zutabean, agintarien euskara erabileraren gaiari heldu dio. Hizkuntza bizi dadin izeneko zutabean, aipatzen zuen nola Iñigo Urkullu lehendakariak gaztelania lehenesten duen bere Twitterreko profilean. Umapen Twitterreko euskarazko jarduna aztertzen dugu, eta euskal txiolarion euskara-erabilera ere aztertzen dugu. Hiru lehendakari ditugu Twitterren (Iñigo Urkullu, Patxi Lopez eta Juan Jose Ibarretxe). Euren euskara-erabilera neurtu dugu, 2014tik hona idatzi dituzten txio guztiak aztertuta. Hona emaitzak: Ibarretxek %33,9 euskaraz; Urkulluk %24,1; Lopezek %0,4.
Hauteskunde-kanpaina puri-puri dagoela, politikariak bizi-bizi dabiltza sare sozialetan boto bila. Baina zer hizkuntza darabilte horretarako? Politikarien Twitterreko kontuak aztertu ditugu, eta hauexek dira datu nagusiak:
Irudipena izan dugu azken orduetan, Gaizka Garitano futbol entrenatzailearen hizkuntza erabilpenaren kontuagatik, euskarazko txio kopurua biderkatu egin dela Twitterren. Konprobatu dugu eta, bai, halaxe izan da.
2014a joan zitzaigun, eta 2015a ere hasi da bere martxa hartzen. Bada garaia iazko urtean zehar UMAPen jaso genituen datuei begirada bat botatzeko eta 2014ak euskaldunon artean hizpide izan dituen gai nagusien laburpena egiteko, Twitterren erabilitako traolen bidez. Politika, kultura, aldarrikapenak, ipuinak... denetarik izan genuen Twitterren 2014an zehar. Honatx!
Massachussets-eko Teknologia Institutuko ikerlari batzuek munduko hizkuntzen gaur egungo "erlazio-sarea" ikertu du, hizkuntzen zentralitate funtzional modernoen mapa bat egiteko. Hiru parametroren arabera egin dute, liburu-itzulpenen indizeak, Wikipediako edukia, eta Twitterreko jardunarena, eta Global Language Network deritzotena marraztu dute.
Atzoko egunean euskal twitterlariek botatako txioak aztertu ditugu. Guztira 19.254 txio bota zituzten Umapen zerrendatuta dauden 5.100 txiolarien arten. Txio guzti horien artean, %67,6 euskaraz izan zen (gainontzekoak erdaraz, batez ere gaztelaniaz). Gehien erabili zen traola, askogatik, #eusgara izan zen. Egun arrunt batean baino %45 gehiago txiokatu zen, eta euskara-erabilera ere nabarmen hazi zen.
Titto Betbeder Euskal Irratiak Federazioko arduradunak errepasoa eman dio Umap-eko erabiltzaile ranking-ari (guztiak barik, lehen milakoari erreparatu dio), eta Ipar Euskal Herriko txiolarien azterketa bat egin du bide batez.