Hitz Zentroak galdetegi baten bidezko datu-bilketa bati ekin dio, nola bizi duzu euskara mundu digitalean aztertzeko. Zehazki, euskalkiak, kode-alternantzia eta hizkuntza-teknologiak egunerokoan nola uztartzen ditugun ezagutzeko asmoa du ikerketak. Bete formularioa minutu gutxi batzuetan eta lagundu.
Galdetegia hiru alor argitzeko eskatuko dizu, bakoitzaren inguruko galdera batzuekin:
Euskaraz betetzekoa da, eta euskalduna izan behar noski, eta espero dute parte-hartzaileak hizkuntza-teknologiak (bilatzaileak, chatbotak, hiztegiak...) erabiltzea edo erabili nahi izatea. Datu pertsonal batzuk eskatzen dituzte, asmo estatistikoz, baina ez badituzu ematen, ez da ezer gertatzen. Galderen amaieran iritzia gehitzeko aukera ere izango duzu, eta emaitzen berri jasotzeko e-posta ere utz dezakezu.
Parte hartu eta bete hemen.
Irudia ez da galdetegiko formulariokoa, baizik eta Batua.eus itzultzaile automatikokoa, zeinak bizkaiera ezagutzen duen.
Erantzun
Sartu