Teknologia albisteak

UMAP Zeitgeist 2014: iaz Twitterren hizpide izan duguna

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-27 : 12:13

2014a joan zitzaigun, eta 2015a ere hasi da bere martxa hartzen. Bada garaia iazko urtean zehar UMAPen jaso genituen datuei begirada bat botatzeko eta 2014ak euskaldunon artean hizpide izan dituen gai nagusien laburpena egiteko, Twitterren erabilitako traolen bidez. Politika, kultura, aldarrikapenak, ipuinak... denetarik izan genuen Twitterren 2014an zehar. Honatx!

Zeitgeist terminoa kulturarekin eta filosofiarekin lotu izan da historikoki, baina azken urteotan Googlek erabili du, urtearen laburpen gisara ateratzen dituen txostenetan. Hortxe dituzue, esate baterako, 2011ko, 2012ko edo 2013ko Zeitgeistak. 2014koa ere berriki aurkeztu du (orain Trends izenarekin).

Umapen ere antzeko zerbait egin dugu. Zeintzuk dira 2014an zehar euskaldunok Twitterren gehien erabili ditugun traolak? Zeintzuk dira interes handiena eta txio-truke biziena sorrarazi duten gaiak? Zeintzuk gure Trending Topic eta joerak? Hara ba!

Gaika aztertzen baditugu, politika izan da jaun eta jabe. Atxiloketek sortutako erantzunak, presoen eskubideak, herri harresiak... horrelakoak izan dira traoletan nagusitu direnak, alde nabarmenarekin. Esate baterako, zerrendaren goiko aldean ditugu #28akereLIBRE, #Libre, #JoneLibre, #TantazTanta, #niBanoa eta beste makina bat. 

Burujabetzaren eta lurraldetasunaren urtea ere izan da, jakina, Gure Esku Dago ekimenaren eskutik. #GureEskuDago, #BasquesDecide, #Independentzia, #gureeskubidea eta antzeko traolak ere urteko nagusien artean daude. Batez ere ekaineko giza katearekin lotuta, baina urte guztian zehar ere hizpide izan dira.

Gizarteko gaiek, krisiak eta ekonomiak ere izan dute tarterik, besteak beste, LOMCEren aurkako borrokak eta Kutxabank auziak: #TroikaGoHome, #KutxabankPublikoa, #M27Greba, #EkinM27...

Beste gai batzuen artean, nola ez, kirola, futbola eta txirrindularitza nagusitu direlarik: #athlive, #RealSociedad eta #Tropela. Baita kultura (apur bat) ere:  #bertsolaritza, #KZJaia... Eta euskaldunon artean beti-beti-beti agertzen den gaia, jakina: Euskara (#EuskarazBizi, #EuskarazBiziNahiDut, #Euskara, #Eusgara...).

Euskal Herriko jai jendetsuenak ere zerrendan sartu dira. Sanferminetako #SFk14 izan dira traolik erabiliena, eta Donostian, berriz, #GoraPiratakKaian nagusitu zaio #AsteNagusia generikoari. 

Gehien aipatu ditugun herrien artean, aldiz, #Donostia nagusi, eta ondoren #Bilbo, #Gasteiz, #Iruñea eta #Eibar. Iparraldeko herririk ez lehenbiziko tokietan. Lurraldeei dagokienez, berriz, #Nafarroa ageri da gainontzekoen aurretik.

Telebista eta irrati programen artean, hauxek dira Twitterren gehien aipatu ditugunak, eta hurrenkera honetan: #debatea, #gutagutarrak, #goenkale, eta #tribuarenberbak. Eta irrati-programa bakarra sartu da lehenengo 100 postuetan: #faktoria.

Atzerriko gaietan, ostera, gai indartsurik ez. Nabarmentzen den bakarra Palestinako auzia izan da: #Gaza eta #FreePalestine. Kataluniakoaz ere gogoz jardun dugu euskal twitterlariok, nahiz eta traolen rankinean beherago azaltzen den. Hala ere, euskaldunon gehien erabilitako traolen artean Kataluniako 3 sartu dira; #A9Katalunia, #Araeslhora eta #9N2014; eta pixkat beherago, #Eskozia.

Bukatzeko, aipatu behar #mikroipuina traolak 2014an izan duen osasuna eta indarra. Euskal txiolariok 11.031 aldiz erabili dutu etiketa hori. Ez da ahuntzaren gaberdiko eztula, #haisuek!!! Hitzokeiak sortzen ere aritu gara, noski, baina ez horrenbeste. 2014an 2.249 aldiz erabili dugu #hitzokei traola.

Horietaz guztietaz gain ere, beste milaka traol partekatu ditugu euskaldunok 2014an zehar. Hona hemen aurreneko 100en zerrenda.

  • 28akereLIBRE
  • GureEskuDago   
  • LIBRE    
  • mikroipuina   
  • athlive    
  • JoneLibre  
  • BasquesDecide 
  • konponbidea   
  • TantazTanta    
  • 40akLibre   
  • TroikaGoHome
  • M27Greba      
  • gabon     
  • Euskara    
  • Donostia     
  • HerriLibrea 
  • tropela     
  • HerriekErabaki  
  • niBanoa    
  • AskiDa    
  • GrebalariakAske    
  • RealSociedad     
  • bertsolaritza   
  • EkinM27     
  • KZJaia     
  • HumanRights   
  • Independentzia   
  • ArkaitzBellon   
  • SFk14  
  • FreePalestine   
  • Egunon
  • Kutxabank    
  • AtxilotuakAskatu
  • Bilbo   
  • Gaza       
  • 28akLibre      
  • ehz   
  • Josi      
  • basquesresist   
  • AskeGunea     
  • KutxabankPublikoa 
  • euskarazbizinahidut
  • Edozerduguposible
  • babestuberria 
  • Zumaia 
  • GoraPiratakKaian 
  • euskarazbizi  
  • debatea  
  • EuroBozak  
  • martxoak8  
  • eusgara  
  • GazaUnderAttack  
  • GureEskuBideaE8  
  • azoka49    
  • A9Katalunia   
  • gutagutarrak  
  • GoizanePouLibre 
  • FreeJone 
  • goenkale   
  • preSOS25 
  • Egunkaria  
  • gureeskubidea  
  • hitzokei 
  • TxiolariakAskatu
  • Pnvstyle   
  • gasteiz       
  • PalestinaAskatu   
  • Nafarroa      
  • DDPB    
  • Eskozia    
  • basquesforsolution 
  • euskalerrepublika  
  • athletic 
  • AsteNagusia 
  • AhotsaBeharDugu    
  • 11askatasunerantz  
  • Kaskarotenea   
  • Iruñea  
  • tribuarenberbak  
  • eibar       
  • ETB        
  • zerozabor     
  • faktoria     
  • ereeuskaraz     
  • umap     
  • euskaraz    
  • Gipuzkoa     
  • Maison13     
  • PresoakEtxera   
  • Batgutxiago   
  • BasqueResist    
  • euskalTT     
  • etxera     
  • araeslhora   
  • Burutakzio  
  • 9N2014    
  • herrikobozak   
  • aldehemendik 
  • HerriHarresia  
  • zuekhor     


*Oharra: 1) traolak bakarrik aztertu ditugu, ez beste hitzik; 2) euskarazko txioetan oinarritutako datuak dira. Informazio gehiago Umapen.

Erantzun

Sartu