Teknologia albisteak

Politikarien euskara erabilera Twitterren, hauteskunde bezperan

Erabiltzailearen aurpegia
2015-05-11 : 10:54

Hauteskunde-kanpaina puri-puri dagoela, politikariak bizi-bizi dabiltza sare sozialetan boto bila. Baina zer hizkuntza darabilte horretarako? Politikarien Twitterreko kontuak aztertu ditugu, eta hauexek dira datu nagusiak:

  • Euskal Herriko politikarien artean, oro har, erdarak dira nagusi (%70-%80) eta euskara %20 inguruan dabil.
  • Alderdika aztertuta ere, alderdi bakar batean ere ez da euskara nagusi hautetsien artean.
  • Aldea nabarmena da alderdi abertzaleen (euskara %20-%40 bitartean) eta ez abertzaleen artean (%0-%1).
  • Lurraldeka, Gipuzkoako hautetsiak dira euskara gehien erabiltzen dutenak.

2010. urtean sortu zuen Codesyntaxek UMAP tresna, Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzeko helburuarekin. Harrezkero, erreminta etengabe hobetzen jarraitu dugu (adibidez, bat eta bi), eta oraingoan euskara erabileraren inguruko datuak zehatzago jarraitzeko tresna garatu dugu. 

Udazkenean aurkeztu genuen aurrerapena Bilboko IKT mintegian, eta azken asteotan jarraitu dugu garapenarekin. Tresna berriak, besteak beste, giza talde baten hizkuntza ereduaren datuak lortzeko aukera emango digu. Esate baterako, Euskal Herriko politikarien datu soziolinguistikoak. Zer hizkuntza darabilte euskal politikariek Twitterren?

Horretarako 156 euskal politikari hautatu ditugu (artikulu honen amaieran duzue zerrenda osoa). Lagina nolabait zehaztu beharra zegoen, eta ondorengo erakundeetan hautetsi diren twitterlariak aztertu ditugu:

  • Eusko Legebiltzarra 
  • Nafarroako Gobernua
  • Akitaniako Eskualdeko Kontseilua
  • Pirinio Atlantikoko Kontseilua
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiak
  • Madrilgo Kongresua
  • Frantses Legebiltzarra

Orotara, Euskal Herriko politikarien txioen %20 da euskaraz

Orotara, aipatu erakundeetan kargua duten politikari guztien txioak kontuan izanik, Euskal Herriko politikarien jardunaren %20 izan da euskaraz azken urte eta erdian, gora-behera txikiekin (%17-%24 bitartean). 


Sustatu.eus | Politikoak eta Twitter: Euskara erabilera © cc-by-sa: umapeu

Datu orokorra da, 156 horiek kontuan hartuta. Hala ere, alde handia dago txiolari batzuetatik besteetara. Izan ere, politikari batzuk beste batzuk baino askoz aktiboagoak dira Twitterren, alderdi guztietakoak ez daude kopuru berean sare sozialean, ezta lurraldeka ere berdin banatuta... 

Hortaz, datu orokor bezala esanguratsua den arren, beharbada argigarriagoa da datuak lurraldeka eta alderdika aztertzea, %20-ko datu orokor hori baino irudi errealagoa eman dezaketelako. 

Datorren maiatzaren 24ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi eta lurraldeen azterketa egin dugu.

Datuak alderdien arabera

Datuak alderdika aztertuz, bi ondorio nagusi atera daitezke: batetik, euskararen presentzia hutsaren hurrengoa dela alderdi ez abertzaleetan. Bestetik, alderdi abertzaleetan ere, española dela hizkuntza nagusia.


Sustatu.eus | Umap - Euskara erabilera alderdien arabera © cc-by-sa: umapeu

Hau da, gaztelania nagusi da alderdi guztietan eta, alderdirik ustez euskaltzaleenek ere, 3 mezutik bakarra idazten dute euskaraz. 

Lurraldeka aztertuz, gipuzkoarren artean euskara gehien.

Hauteskundeak deituta dauden 4 lurraldeetako datuak aztertuz gero, hauexek dira azken hileko datuak eta azken 2 urteetako eboluzioaren grafikak:

  • Gipuzkoa: %29,4 
  • Bizkaia: %24,7 
  • Nafarroa: %12,7 
  • Araba: %10,1 

 


Sustatu.eus | Umap - Gipuzkoa © cc-by-sa: umapeu
Sustatu.eus | Umap - Bizkaiko politikariak euskaraz © cc-by-sa: umapeu
Sustatu.eus | Umap - Nafarroa © cc-by-sa: umapeu
Sustatu.eus | Umap - Arabako politikariak euskaraz © cc-by-sa: umapeu

 

Hauek dira jarraitu ditugun twitterlariak:

  • davidromero
  • ilegorri
  • larreina
  • oskarmatute
  • jbs64
  • mugarteburu
  • maiteesporrin
  • inchauspelauren
  • JavierMaroto
  • nathaliesauzeau
  • uxuebarkos
  • ramirogonza
  • pellourizar
  • PedroRasconM
  • imanrique
  • EloyVillanueva
  • jeanlassalle
  • markelolano
  • joneberriozabal
  • amayazarranz
  • patxileuza
  • amaiadelcampo
  • RobertoJimenezA
  • JULIA_LIBERAL
  • Etxetxo
  • arantzaquiroga
  • sg_silvita
  • santicl
  • SamuelCaroS
  • sergiosayas
  • AITOR_ESTEBAN
  • IdoiaMendia
  • JuanMoscosodelP
  • Iturtabarrena
  • Koldomediavilla
  • MeugeArri
  • CGCalvar
  • rcasadoo1975
  • carm_gonzalez
  • ilazarobaster
  • francessenia
  • nperezir
  • nikolasblain
  • lauramaritxalar
  • Gorka_Maneiro
  • patxizabaleta
  • txarliprieto
  • rafaela_romero
  • JuanCLongas
  • txarosar
  • etxebarre
  • SofiaIturricha
  • josemiguelnuin
  • TXUSILLO
  • JavierdAndres
  • mikeldur
  • IMunain
  • julenaretakoa
  • SimonPiveteau
  • pedroelosegi
  • odonelorza2011
  • leire_cabado
  • JuanOtermin
  • EstitxuB
  • DanielMaeztu
  • txmurgui
  • iurkullu
  • BlancaRoncal
  • sunnyguerra
  • LTxarola
  • AlmudenaOtaola
  • jesuszaballos
  • marianbeitia
  • inakiOyarzabal
  • enekoandueza
  • EduMadina
  • JonInarritu
  • mirenaranoa
  • MaMikel
  • MaiorgaRamirez
  • ChristopheMAR64
  • jantxustegi
  • PedroAzpiazu
  • AlfonsoAlonsoPP
  • claudeolive
  • AmezketaKoldo
  • FrancoisMaitia
  • c_capdevielle
  • inkoiriarte
  • lgarridoknorr
  • onintzaenbeita
  • FEspagnac
  • SylvieDURRUTY
  • EstherMartnezPP
  • p_ainchart
  • a_lopepe
  • JoseanPastor
  • marisadesimon
  • mikelbiainber
  • cecile_stmartin
  • max_brisson
  • DeLaraManuel
  • loresuarezlinaz
  • JreneEtchegaray
  • manuayerdi
  • GorkaOrt_Guinea
  • luismariasalgad
  • EiderMendoza2
  • benegas_jose
  • TxentxoJ
  • BakartxoR
  • 3neSotoAldalur
  • TorreUrresti
  • jagirretxea
  • iradilur
  • sanzugartea
  • ARRIZULAIKA
  • Belen33448566
  • XabierIsasi
  • RebekaUbera
  • pinedoleire
  • DianaUrrea5
  • lorenalacalleA
  • vaquero_maribel
  • Panpi_Dirassar
  • IbanAsenjo
  • mathberge
  • asunfdezgaraial
  • juantxozarate
  • M_CarmenOcariz
  • BixenItxaso
  • guymondorge
  • bsemper
  • uurruzuno
  • HenriEtcheto
  • JuditGarciaLlor
  • natagorri
  • asier_vega
  • MichelVeunac
  • ViReMe
  • evaehbildu
  • EnrikeMarFlo
  • CanoAristoy
  • KotteEcenarro
  • CelaaIsabel
  • jcl_iriart
  • luisjatelle
  • albertocatalanh
  • MichelPoueyts
  • MBISAUTA
  • PeyucoDuhart
  • CristinaRuizBu
  • Acurutx
  • ALamassoure
  • IEganaVice
  • julieb_d
  • ikerkasanova
  • urementeria
  • IdoyeE

Erantzun

Sartu