Teknologia albisteak

Kontuz! Hasarretzen garenean, euskaldunok txiokatu egiten dugu

Erabiltzailearen aurpegia
2015-04-27 : 16:08

Irudipena izan dugu azken orduetan, Gaizka Garitano futbol entrenatzailearen hizkuntza erabilpenaren kontuagatik, euskarazko txio kopurua biderkatu egin dela Twitterren. Konprobatu dugu eta, bai, halaxe izan da.

Apirileko datuak erakusten ditu grafiko horrek. Umap-en zenbatutako euskarazko txio gehien izan diren eguna, orain arte, atzokoa, nabarmen, 12599 txiorekin. Gainera, igandea, non eta normalean txio gutxiago izaten den asteburuetan.

Urte osoko datuei begiratuta, hala ere, ez da egunik oparoena izan. Hauxe duzue urteko grafikoa (handiago ikusteko, hemen):

Sustatu.eus | Euskarazko txio kopurua, 2015 hasieratik © cc-by-sa: umapeu

Urtarrileko puntu goren hori, presoen aldeko manifestazio bat gertatu bezperan izan zen abokatuen kontrako polizia operazioak markatu zuen, 20.055 txiorekin.

Ondoren, martxoaren 25a dugu, 12.718 txiorekin. Egun horretan, beste polizia operazio bat izan zen, urtarrilekoaren segida hain zuzen, eta gainera Korrika zegoen (aste guztian aktibatu zituen horrek euskarazko txioak).

Ondoren daukagu atzoko eguna, Garitano Eguna. Eta 4., grafikoan ikusten den otsaileko gailur hori, ikasle greba batek markatu zuen (eta uholdeak ere izan ziren).

Azaleko analisi bat eginez esan genezake erreibindikatibo jartzen garenean, edo haserretzen garenean, orduan txiokatzen dugula gehien euskaraz.

Erantzun

Sartu