
UEUren Udako Ikastaroek 50 urte beteko dituzte aurten. Edizio berezia izatea nahi dute eta hori dela eta 22 jardunaldi eta topaketa antolatu dituzte hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Biarritzen egingo den “50 urte UEUgintzan” jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei. Ikastaro guztien matrikula 10 eurokoa izango da eta izena eman daiteke Ueu.eus helbidean.
UEUk “Bekaduna” umorezko webseriea estreinatuko du maiatzaren 3an, bere 50. urteurrena ospatzeko asmoz. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Webseriea lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Ikusi hemen aurrerapena
UEUko Psikologia Sailak GuNETuz ataria sortu du, psikologo euskaldunak saretu, beraien lana euskaraz egiteko baliabideak eman eta gizarteari eduki baliagarriak eskaintzeko asmoz.
13 ikastaro prestatu ditu UEUk negu-udaberri honetan online, Eibar eta Iruñean. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake. Aukeratu zurea!
Azaroaren 17an “Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak” webmintegia egingo du UEUk. Une honetan, ikasteko eta irakasteko prozesuak gero eta testuinguru dinamiko gehiagotan gauzatzen ari dira. Ondorioz, eredu teknopedagogikoen garrantzia handia da, horiei esker izango baitugu testuinguru-aniztasun horretako funtsezko hainbat alderdi aztertu eta interpretatzeko modua: ikastaroen diseinu didaktikoa, interakzioaren kudeaketa, e-jarduerak edo ebaluaziorako prozedurak, besteak beste.
Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra egingo da azaroaren 26an Bilbon, UEUk, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta UPV/EHUk antolatuta. Azken joera teorikoen berri izan eta pil-pileko gaiez modu kritikoan eztabaidatu, unibertsitatea eta profesionalen arteko zubi-lanak egin eta sarea sortzea du helburu topaketa honek. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
Duela 50 urte Eduardo Galeanok idatzi zuen "Latinoamerikaren zain urratuak" liburua euskarara itzuli du Iñaki Alegriak, UEUk argitaratuta. Kolonialismoaren azterketarako derrigorrezko liburu hau euskaraz egotearen garrantzia azpimarratu du, bai eta gaur egun oraindik duen egunerokotasuna ere.
UEUk laugarren aldiz antolatu du “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresua antolatu du ekainaren 9, 10 eta 11n Gasteizen. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Pandemiak mugatutako edizioa baldin bada ere, inoiz baino komunikazio gehiago jaso dituzte eta 200 ikertzailek parte hartuko dute guztira. Ikertzaile gazteen ekarpenak ezagutzeaz gain, nazioarteko ikertzaile garrantzitsuek ere parte hartuko dute kongresuan.
“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz” jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK eta UEUk. Jardunaldi hau gai hau lantzen duen bosgarrena izango da. Nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen soziekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko saioa izango da oraingoa. Topaketa urtarrilaren 23an egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Matrikula ueu.eus webgunean egin daiteke, eta zuzenean ere jarraitu ahal izango da UEUren Youtubeko kanaletik.
UEUk eta Errenteriako Udalak Humanitate digitalak Euskal Herrian I jardunaldiak antolatu dituzte ostiral honetan “Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte” izenburupean, gai hau mahai gainean jarri eta erantzunak bilatzeko asmoz. Saio honek urteetan luzatuko den elkarrizketa jarraitu eta askotariko baten lehen pausua izan nahi du. Online izango da eta Moodle plataformatik eskainiko da. Matrikula doakoa da eta oraindik izena eman daiteke.
UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatu duen "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako bosgarren edizioko irabazleak nortzuk diren jakin dugu. Lehen saria Ainhoa Gonzalez Pujana gasteiztarra izan da "Zelula estromal mesenkimalen eragin immunomodulatzailea sustatzeko bioinspiraturiko hiru dimentsiotako sistema funtzio anizdunak" tesia era ulergarrienean laburtzeagatik, eta bigarren saria Eider Urkola Ezeiza billabonatarra izan da "Andrei Zvyagintsev: hausnarketa morala eta politikoa” zine zuzendariari buruzko lana modu originalenean laburtzeagatik.
UEUk, Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin, humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko asmoz honako ikerketa-deia egiten du bigarren urtez. 5.000 euroko bi diru-poltsa emango dira.
UEUko Natura Zientziak sailak eta Euskalnatura taldeak Natur Zientzien IV. Topaketa antolatu dute azaroaren 7 eta 8an, Iruñean. Aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz. Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak alde batetara utzi eta Euskal herriko ingurumen arazoak izango dituzte hizpide. Dagoeneko zabalik dago matrikula (doan) eta poster deialdia.
UEUk argitaratu duen "Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa" liburuan Josu Ozaita antropologoa San Ferminetan murgilduko da 10 egunez Villavesaren entzierroa aztertzeko eta erritu hutsik ez dagoela erakutsiko digu ikerketa berezi honen bidez.
Koronabirusak baldintzatutako egoeran, UEUk Udako Ikastaroen eskaintzarekin #ElkarEkin aurrera egiteko erronka jarri dio bere buruari. Datak moldatu eta ekainetik irailaren hasiera bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa izango dute. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.
UEUk argitaratu duen “Erleekin solasean” liburuan Martxel Aizpurua biologoak erleen bizitza azaltzen digu, ikuspuntu desberdinetatik eta elkarrizketa formatuan. Erleen bizitza ezagutzera inoiz inguratu ez den publikoari zuzenduta dago, besteak beste.
Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean izena emateko epea ireki du UEUk, eta maiatzaren 25a arte egongo da izen-emate epea zabalik. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) zentro atxiki gisa, UEUk euskaraz eta online eskainiko du masterra lehendabiziko aldiz, 2020-2021 ikasturtean.
15 ikastaro prestatu ditu UEUk negu-udaberri honetan online, Eibar eta Iruñean. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake. Aukeratu zurea!
Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra antolatu dute elkarlanean UEUk eta Ekonomisten Euskal Elkargoak. Azaroaren 14an Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan egingo den jardunaldi honek euskal historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hastea du helburu. Juan Jose Ibarretxek, Jule Goikoetxeak eta Baleren bakaikoak parte hartuko dute bertan, besteak beste. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus