UEUk argitaratu duen "Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa" liburuan Josu Ozaita antropologoa San Ferminetan murgilduko da 10 egunez Villavesaren entzierroa aztertzeko eta erritu hutsik ez dagoela erakutsiko digu ikerketa berezi honen bidez.
Ozaitaren esanetan, alde batetik gertaera hau transgesorea da, Udalak "Pobre de Mí"-arekin Sanferminak amaitzen dituelako, baina erritu honen bitartez, Sanferminak Villavesaren entzierroarekin bukatzen direlako. Hau da, modu herrikoi batean bukatzen direlako. Beste alde batetik, ordea, erritu hau ez da transgesorea ikertzailearentzat: "Sanferminetako beste erritu askoren tankeran, entzierroa esaterako, oso maskulinoa izan delako: protagonistak gizonezkoak... Hala ere, aldaketak gertatzen ari dira. Iaz, Sanfermin santua emakumea izan zen; eta hori, berez, transgesorea da. Errituak moldatuz eta mugimenduak egon ohi dira, biziak baitira; eta Villavesaren entzierroarekin ere hori gertatzen da".
Erantzun
Sartu