UEUren Udako Ikastaroek 50 urte beteko dituzte aurten. Edizio berezia izatea nahi dute eta hori dela eta 22 jardunaldi eta topaketa antolatu dituzte hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Biarritzen egingo den “50 urte UEUgintzan” jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei. Ikastaro guztien matrikula 10 eurokoa izango da eta izena eman daiteke Ueu.eus helbidean.
1.astea: ekainak 27-uztailak 1
- Zientziaren balioak egia-ostearen garaietan. (Iruñea, ekainak 27)
- Mendebaldeko Mito Bilketa. (Bilbo, ekainak 27)
- Lurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote? (Iruñea, ekainak 28)
- Nola gainditu Murphyren legea? Euskal utopia irudikatzeko ariketa kolektiboa.(Eibar, ekainak 28 eta 29)
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura: Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian. (Eibar, ekainak 29)
- Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. (Glotodidaktika VII. Topaketa). (Eibar, ekainak 29)
- Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa: liburuak, aldizkariak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak... (Bilbo, ekainak 29)
- Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerak. (Donostia, ekainak 29)
- Zero kilometroko arkitektura: azpiegitura berriak sortzaileen eskutik (bisita gidatua). (Eibar, ekainak 30)
- Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune. (Donostia, uztailak 1)
- IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala. (Donostia, uztailak 1).
- Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa: Egungo ikerlerroak eta etorkizunerako aukerak. (Eibar, uztailak 1).
2. astea: uztailak 4-8
3. astea: uztailak 11-15
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Pauline Guelle, UEUko zuzendaritzako kidea; Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna eta Kepa Sarasola, UEUko Zuzendaria Baionako aurkezpenean.
Erantzun
Sartu