Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra egingo da azaroaren 26an Bilbon, UEUk, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta UPV/EHUk antolatuta. Azken joera teorikoen berri izan eta pil-pileko gaiez modu kritikoan eztabaidatu, unibertsitatea eta profesionalen arteko zubi-lanak egin eta sarea sortzea du helburu topaketa honek. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
09:30-09:40 Ongi etorria (Oteiza aretoa)
09:45-10:45 Krutwigen mendeurrena: Bere ekarpenak euskal ekonomiari
10:45-11:30 Hidrogenotik bioekonomiara (Htik BIOra)
11:30-12:00 Atsedenaldia (Etxepare gela)
12:00-13:00 Hazkundea eta desazkundea (Oteiza aretoa)
13:00-14:00 Genero ikuspegia
14:00-15:30 Bazkaria (Etxepare gela)
15:30-17:30 Tailerrak
A tailerrra: Krutwigen ekonomia dolmitikoa (Barandiaran gela) “Antzinako euskal kolektibismoa”
B tailerra: Ekonomia alternatiboa (Elhuyar gela). “Euskal kooperatibismo modernoa”
Erantzun
Sartu