Teknologia albisteak

Ia 200 ikertzaile gaztek parte hartuko dute IkerGazte kongresuan

Erabiltzailearen aurpegia
2021-05-27 : 13:20

UEUk laugarren aldiz antolatu du “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresua antolatu du ekainaren  9, 10 eta 11n Gasteizen. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Pandemiak mugatutako edizioa baldin bada ere, inoiz baino komunikazio gehiago jaso dituzte eta 200 ikertzailek parte hartuko dute guztira. Ikertzaile gazteen ekarpenak ezagutzeaz gain, nazioarteko ikertzaile garrantzitsuek ere parte hartuko dute kongresuan.

Hona egitaraua:

Asteazkena, ekainak 9

08:10-09:00 Harrera mahaia irekiko da

09:00-09:30 Harrera ekitaldia eta ongietorria

09:30-10:30 Hitzaldi gonbidatua: “What is feminist research in art history?”Katy Deepwell (Middlesex Unibertsitatea)

10:30-11:15 Hitzaldi gonbidatua: “Hizkuntza teknologiaren bilakaera: IXA taldearen esperientzia. Erabili zientzia gure gizartearen alde. Arantza Diaz de Ilarraza (UPV/EHU, UEU)

11:15-12:00 Atsedenaldia

12:00-14:15 Mikroaurkezpenak

14:15-16:15 Bazkari etena

16:15- 17:50 Solasaldia: “Ezagutzaren dibulgazioa, ahalduntzeko tresna”

18:00-20:00 Saio osagarriak

Gasteiz eta Arabako historia, herri mugimenduak eta euskalgintzako eragileak ezagutzeko aukera.

 

Osteguna, ekainak 10

09:00-10:00 Hitzaldi gonbidatua: “Datuen zientziak COVID-19aren aurkako borrokan. Nuria Oliver (Telekomunikazio ingeniaria eta Inteligentzia Artifizialeko doktorea)

10:00-11:15 Mikroaurkezpenak

11:15-12:00 Atsedenaldia

12:00-14:15 Ahozko aurkezpenak

14:15-16:15 Bazkari etena

16:15- 17:50 Mahai ingurua: “K++: Koronabirus osteari buruz esandakoei atzera begirada”

18:00-20:00 Saio osagarri berezia eta afaritxoa

Ostirala, ekainak 11

09:00-10:00 Hitzaldi gonbidatua: “Biomaterial eta material biologikoen propietate fisikoak“. Eneko Axpe (Marie Curie doktore osteko ikertzaile bekaduna Stanford University-n, NASA, UPV/EHU)

10:00-11:15 Mikroaurkezpenak

11:15-12:00 Atsedenaldia

12:00-13:30 Sari banaketa eta Amaierako ekitaldia

 

INFORMAZIO GUZTIA

Erantzun

Sartu